PRESTAKUNTZA KUDEAKETAN NAFARROAKO MENDIALDEKO ENPRESENTZAT

Urteko lehen seihilekoaren barruan, zehazki apirilean eta maiatzean, Cederna Garalur Elkarteak hainbat ikastaro antolatu ditu Nafarroako Mendialdeko enpresentzat, ekonomiaren eta finantzaren kudeaketaren arloan.

Denetara, programatutako 5 ikastaroetatik 4 eman dira, Leitzan, Lekunberrin, Lesakan eta Arbizun.

Gaiak honako hauek izan dira: kudeaketa fiskala, kontabilitatearen kudeaketa, kudeaketa finantzarioa eta kostuak, eta balantzeen analisia.

Denetara 38 lagunek hartu dute parte (hau da, batez beste 7,6 pertsona ikastaroko), eta horietatik 10 gizonezkoak ziren eta 28 emakumezkoak.

Sektoreak, ordezkaritzarik handiena zerbitzuen sektoreak izan du (% 85,9), industriak % 8,5 eta nekazaritzak eta merkataritzak % 2,8 bana.

GUZTIRA

%

BERTARATUAK

38

Emakumeak

28

% 73,68

Gizonak

10

% 26,32

SEKTOREAK
Turismoa

33

% 85,90

Industria

3

% 8,50

Merkataritza

1

% 2,80

Nekazaritza

1

% 2,80

BATEZ BESTEKO BALORAZIOA

8,35


Ikastaroetan parte hartu dutenek azpimarratutakoaren arabera, ezagutzak jasotzen dituzte, eta informazioa erabilgarria eta interesgarria zaie beren lanposturako. Halaber, zonaldean egindako ikastaroak izatea azpimarratu dute, eta ikastaro-aukera zabaltzea eskatu dute. Cederna Garalur Elkarteak 5 gai desberdin atera ditu; orain arte 2 baino ez ziren ematen.


Azkenik, esan beharra dugu partaideek tutoretza pertsonalizatuko 9 ordu dituztela, eta horiek balia ditzaketela beren enpresaren alderdi zehatzetan sakontzeko, landutako gaia edozein dela ere.

Tutoretza horiek, enpresak hala eskatuz gero, lanpostuan bertan garatzen dira, enpresak eskatutako egunean eta orduan.


Urrian eta azaroan ikastaro horiek berak programatu dira Nafarroako Mendialdeko ipar-ekialdean. Luze gabe emanen dugu horien berri.

Por | 2012-06-08T22:07:38+00:00 junio 8th, 2012|Albisteak|Comentarios desactivados en PRESTAKUNTZA KUDEAKETAN NAFARROAKO MENDIALDEKO ENPRESENTZAT