Baliabide mikologikoa balorizatzea: gure basoak modu iraunkorrean ustiatzeko aukera

Maiatzetik hona gure basoen baliabide mikologikoari buruzko proiektua lantzen ari gara, helburua izanik basoko perretxikoak biltzearen eta ekoiztearen arteko oreka lortzea ekosistema eta tokian tokiko herritarren bizimodua hondatu gabe, mikologia-aprobetxamendu iraunkor baten bidez.

Ultzamako Parke Mikologikoa kudeatzen duen Garrapo enpresarekin batera, Nafarroako Mendialdean perretxiko-biltzaile gehien jasotzen duten eremuak identifikatu ditugu, eta gure proposamena aurkeztu dugu Lekunberri, Goizueta, Leitza, Gorriti, Arbizu, Lakuntza, Etxarri, Zaraitzu Ibarreko eta Aezkoa Ibarreko Batzarrekin eta Erroibarko Udalarekin batera.

Irail honetan Biodiversidad Fundazioaren ‘Empleaverde 2012’ programara aurkeztu da proiektua, programa horretako bazkide izanik Zaraitzu eta Aezkoa Ibarretako Batzarrak eta Erroibarko Udala.

Lurralde-garapeneko agentzia garen aldetik, Nafarroako Mendialdean ekimen berritzaile horren alde egiten dugu, uste baitugu inguruan gure ibarretan enplegu-aukerak sortuko dituen ekonomia-sektore berri bat garatzeko behar besteko aukerak dituela mikologia sektorearen: basoen kudeaketa, ostalaritza, interpretazioa, eraldaketa eta produktuen salmenta… eta ez soilik enpresaburu txikiarentzat. Aldi berean, gure eremu naturalak kudeatzeko eta arautzeko aukera da.

Por | 2012-09-12T10:30:53+00:00 septiembre 12th, 2012|Albisteak|Comentarios desactivados en Baliabide mikologikoa balorizatzea: gure basoak modu iraunkorrean ustiatzeko aukera