Baztan-Bertizarana-Bortziriak-Malerrekako industria-batzordeak eta Cederna Garalurren prentsaurrekoa

Gaur, asteazkena, irailaren 19a, Cederna Garalur Elkarteak Lesakako Alkaiaga industrialdean duen enpresentzako zerbitzu-zentroan, Nafarroako Mendialdeko tokiko hedabideei eta, oro har, Nafarroako hedabideei deia egin zaie Baztan-Bertizarana-Bortziriak-Malerrekako industria-batzordeak eta Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Gobernuko Industria Kontseilaritzarekin gaur egun gutxiegi erabiltzen diren industria-eremuei erabilera berri bat emateko garatutako ekintzen berri zabaltzeko. Aipatu eremu horietako bat da gaur egun Arcelor Mittal enpresarena den Legasako industrialdea, bere osotasunean sekula erabili ez dena.

Aurkezpenean, Jose Mari Aierdi, Cederna Garalur elkarteko lehendakariak; Garbiñe Elizegi, Baztango alkateak; Antonio Erreguerena, Bertizaranako alkateak eta Peio Etxabide, Lesakako alkateak parte hartu dute.

Por | 2012-09-20T12:25:15+00:00 septiembre 20th, 2012|Albisteak|Comentarios desactivados en Baztan-Bertizarana-Bortziriak-Malerrekako industria-batzordeak eta Cederna Garalurren prentsaurrekoa