Lindux-Orrega, berriro ere abian

Mugaz bi aldeen arteko lankidetza-eremu hori berreskuratze aldera, abuztuaren 17an Lindux-Orreagaren batzorde betearazlea elkartu zen Luzaideko Udaletxean; elkartea suspertzeko, berriki bukatutako ekintzak eta proiektuak aurkezteko, eta lankidetzaren bitartez proiektu eta premia komunetan ahaleginak bateratzeko sinergiak bilatzeko.

Lankidetza-eremua osatzen duten bazkideak argi dute mugaz gaindiko itzarmena lan-tresna baliagarria izaten jarraitzen duela; hortaz, irailaren 28an beste bilera bat eginen dute Urepeleko Udaletxean.

Abuztuko bileran izan ziren:2 baterako lehendakariak, Fernando Alzón (Luzaideko alkatea) eta Jean Michel Galant (Garazi-Baigorriko mankomunitatearen lehendakaria eta Azkarateko auzapeza); Pierre Irigoin, Garazi-Baigorriko mankomunitatearen lehendakariordea; Michel Ernaga Urepeleko auzapeza; Peio Setoain, Aldudeko auzapeza; Félix Jamar, Aezkoa Ibarreko Batzarraren lehendakaria; Orreaga Urtasun, Erroibarko Udalekoa eta Auñamendi Mankomunitatearen lehendakaria; Blanca Lopez, Esteribarko Udalekoa; Isabele Elizalde, Cederna Garalur Elkartearen zuzendari-gerentea; eta Edurne De Miguel, garapen-eragilea.

Por | 2012-09-12T10:43:04+00:00 septiembre 12th, 2012|Albisteak|Comentarios desactivados en Lindux-Orrega, berriro ere abian