Oibarko Gaztetxea aukeratu dute gazteriari eta ingurumenari buruzko Jarduera Onen Katalogo Nazionalean

Nekazaritza Ministerioak argitara emanda, proiektuan ageri den Nafarroako ekimen bakarra da.

Oibarko Gaztetxe 2005. urtean jarri zen martxan, udalak garai bateko herriko hiltegi zaharraren berritze-lanak egin zituenean. LEADER+ programaren bitartez finantzatutako lanek lokala Gaztetxe bihurtzeko aukera eman zuten. Gaztetxea oso-osorik gazteek kudeatzen dute, bai etxea bera, bai jardueren programa.

Eraikinak ordenagailuen gune bat, ostatua eta kontzertuetarako gune bat, jarduera anitzetarako areto bat, eta lorategi txiki bat ditu. Gaztetxea topaleku eta gazteek, gazteentzat bereziki, elkarrekin proposamenak antolatzeko gune bihurtu da; besteak beste, hitzaldiak, kontzertuak, eztabaidak, irteerak, txangoak eta jaiak. Horiez gain, bertan antolatzen dira herriko gainerako adin-taldeetakoei zuzendutako ekintzak ere. Azken horien artean, nabarmentzekoak dira herri osoarentzat antolatzen diren udaberriko jaiak (garai batean Kristo Sainduarenak) eta inauteriak.

Nekazaritza Ministerioak ekimen hori goraipatzea eta gazteentzako eta ingurumenarentzako jarduera onen katalogoan sartzea erabaki du, besteak beste honako arrazoirengatik: proposamenen eta funtzionamenduaren independentziagatik; ekimenari eusteko gaitasunagatik (zazpi urte baino gehiago daramate asanblada bitartez funtzionatzen); belaunaldi aldaketa bat finkatzeagatik; deialdietan duten gaitasunagatik, eskualde osoko gazteak baitoaz Gaztetxe horretara; eta gazteen beraien artean adin desberdinekoak uztartzen jakin duelako, ez baita lagun-talde bakar bat elkartzen, adin oso desberdinetako gazteak baizik. Horien denen topalekua da, eta elkarrekin antolatzen dituzte ekintzak eta banatzen dituzte erantzukizunak.

Por | 2012-09-12T10:46:42+00:00 septiembre 12th, 2012|Albisteak|Comentarios desactivados en Oibarko Gaztetxea aukeratu dute gazteriari eta ingurumenari buruzko Jarduera Onen Katalogo Nazionalean