Mendialdetik: Imozko bidezidorren inguruko egun arrakastatsua

Abuztuaren 19an egin da lehenengoz ekimen hori, eta 150 lagunek baino gehiagok hartu dute parte. Sortutako interesa ikusirik, litekeena da datozen urteetan ere antolatzea.

Luzera desberdineko hiru ibilbide, eskualdean barrena, proposatu ziren:

Lehena kirolarientzat, 27 kilometrokoa. Goizeko 8:00etan hasi zen Imozko pilotalekuan, Latasan, eta honako hauetan barna joan zen: Latasa, Urritza, Goldaratz, Latasa, Eraso, Zarrantz, Muskitz eta Oskotz, eta Etxalekun bukatu. Bertan antolatu ziren eguneko ekitaldi guztiak.

– Bigarrena, 15 kilometrokoa, goizeko 9:20an hasi zen Imozko (Latasa) pilotalekuan bertan, eta Latasa, Eraso, Zarrantz, Muskitz, Oskotz eta Etxalekun barrena ibili zen.

– Azkenik, txikienentzat antolatutako paseoa goizeko 11:00etan abiatu zen Muskizko ikuztegitik. Horientzat 6 km-ko ibilbidea proposatu zen, Muskiztik Etxalekura. Bi pertsonaia mitologiko joan ziren beraiekin, eta horiek hainbat aztarna bilatzea proposatu zieten, Etxalekun topatu zuten altxorrera eraman zituzten aztarnak, hain zuzen ere.

Ibilbideez gain, goiz osoan zehar esku-langileen azoka egon zen: zapatak, arropa, sagardoa, gazta, zilarra, eta abar. Postuak ibarreko esku-langileenak eta Plazaola Turismo Partzuergora atxikita dauden esku-langileenak ziren. Eguerdian, landa-bazkaria eman zitzaien parte hartu zuten guztiei. Eta txikienentzat, puzgarriak eta birziklapeneko jolasak egon ziren, adin guztietarako.

Por | 2012-10-05T07:54:27+00:00 octubre 5th, 2012|Albisteak|Comentarios desactivados en Mendialdetik: Imozko bidezidorren inguruko egun arrakastatsua