Nola sortu eta partekatu ezagutzak web 2.0 teknologian

Bortzirietako udaletako, turismo-bulegoetako, mankomunitateetako eta oinarrizko gizarte-zerbitzuetako 8 profesional ari dira parte hartzen prestakuntza-programa den Netknowing ikastaro horretan, helburua izanik batetik web 2.0 teknologiak, gizarte-sareak eta lankidetza-jarduerak nola erabili erakustea, ezagutzak eskuratzeko eta sortzeko, eta bestetik, web 2.0 gizarte-bitartekoen bidez ezagutza  hori nola partekatu ikastea.

Cederna Garalur Elkarteak, ‘Nafarroako Mendialdea‘ LGP programaren barnean, antolatu du ikastaro hori, eta Bortzirietan emanen du Iturbrok SLrekin lankidetzan. Enpresa honek sustatu du ‘Netknowing 2.0′ proiektua ‘Leonardo Da Vinci – Berrikuntzaren transferentzia’ programa europarraren babesarekin eta baterako finantziazioarekin. Aipatu programaren barnean garatu dira orain abian paratu den ikastaroa garatzea ahalbidetzen duten metodologia eta euskarri teknologikoa.

Toki-erakundeetako langileei, udal-zerbitzuetako kudeaketa- eta koordinazio-teknikariei eta giza baliabideetako eta prestakuntzako arduradunei zuzenduta, modalitate mistoan emanen den ikastaroa da:  batetik, bertaratu beharreko 5na orduko saioak, eta bi asteko teleprestakuntza www.netknowing.com gela birtualean, tutoretzapean.

Ikastaroa irailaren 13an zen, eta urriko 5 egunetan zehar tailerretako gaiak landuko dira. Ikastaroa Bidasoako (Lesaka) Zerbitzu Zentroan  ematen ari dira.

Ikastaroak erantzun nahi izan die profesionalek gero eta gehiago eskatzen dituzten prestakuntza-metodo eraginkor, praktiko eta oso malguei, beren eguneroko lanbide-jardueretan oinarrituko direnak eta horietan aplikagarriak izango direnak. Horregatik, Cederna Garalur Elkarteak oso interesgarritzat jo ditu ikastaroa garatzeko erabiltzen diren prestakuntza-produktuak eta plataforma birtuala, eta martxan paratu du toki-erakundeetan lan egiten duten pertsonen esku jartzeko; kasu honetan, Bortzirietan.

Programa hau, Cederna Garalurren eskutik “Enpresa ekimenak eta enpresa proiektuak sustatzeko eta ETE-i bideratutako bestelako zerbitzu aitzinatuak finkatzeko plana” proiektuaren barnean eta Nafarroako Gobernuaren eta LGENF barraun Landa Garapen Plana egitasmoarekin finatziatua da.

Por | 2012-10-05T08:09:18+00:00 octubre 5th, 2012|Albisteak|Comentarios desactivados en Nola sortu eta partekatu ezagutzak web 2.0 teknologian