Lehen pertsonan: Nafarroako Mendialdeko 16 ekintzaile Cederna Garalur Elkartearen web orrian

Cederna Garalur Elkarteak hasieratik beretik egin du enpresa-ekimenak finkatzearen aldeko hautua. 2012. urtean, Cederna Garalur Elkarteak 207 ekintzaileri eman die aholkua, eta 61 enpresa-plan landu ditu. Horren ondorioz, 42 enpresa berri sortu dira Nafarroako Mendialdean. Gure web orrian enpresa-ekimenean murgiltzea erabaki duten pertsona horietako 16ren testigantza jaso dugu.  Borondate-, ahalegin- eta ekimen-eredu garbia; gaur gaurkoz, inoiz baino beharrezkoagoa balioa emateko eta lau haizeetara zabaltzeko.

Izan ere, enpresa txikiak gure herrietan bizitzen jarraitzeko beharrezkoak ditugun eragileak baitira. Landa-eremuek lehiakorrak izateko dituzten mugak gorabehera, gure udalerriek apustu garbia egin dute herritarrei kalitatezko zerbitzuak emateko, premiak antzemanda eta eskariak betez. Azken finean, apustua egin dute bertan bizitzea eta lan egitea gure ibarren eta lurraldearen zutabeak izan daitezen.

Por | 2013-04-12T08:25:20+00:00 abril 12th, 2013|Albisteak|Comentarios desactivados en Lehen pertsonan: Nafarroako Mendialdeko 16 ekintzaile Cederna Garalur Elkartearen web orrian