Mendialdetik: Romanzado hotela inauguratu dute: gure lurraren zaporeak

(Iturria: Carlos García. Pirinioaurreko arroetako garapen-eragilea)

Martxoaren 22an ireki zituen bere ateak Domeñun Romanzado jatetxeak. Nafarroako Pirinioetako ateetan, ingurune lasai askoan, Arangoiti aurrez aurre duela, Ana Asurmendik, Beatriz Astrainek eta Enrike Sangüesak landa-etxetzar bat jatetxe moderno bihurtu dute.

Establezimenduko bazkideen filosofiak egiten du berezi establezimendua bera: ‘100 baino gutxiago‘ filosofiak, izan ere sukaldean darabilten produktu guztiak Erromantzatutik 100 km-ra baino gutxiagora dauden herrietatik ekartzen baitituzte. Produktu ekologikoak, freskoak eta garaian garaikoak dira: haragia, garaiko barazkiak, eltzekariak, arrozak nahiz Kantauri itsasoko arrainak. Sukaldaritza xumea, egiazkoa, Nafarroako zaporeak, zapore naturalak dituena berreskuratu nahi izan dute, gure amatxien sukaldeetara garamatzaten zaporeak, baina gaur egungo ukitu horrekin, osasuntsua, osasungarria… Ildo horretan berean, Romanzado jatetxeak ohiko hainbat plater berreskuratu asmo du; besteak beste ‘artzain-apurrak’, etxean egindako betegarria eta Kantabriako eltzekaria.

Romanzado jatetxeak Moderna fundazioaren zigilua jaso zuen iaz. Pirinioaurreko arroetako garapen-eragile Carlos Garcíak aipatutakoa ekarriz, ‘Romanzado hotelak agerian uzten du gure herrikideek gure lurraldean negozio berriak zabaltzearen alde egindako apustua, bertako hornitzaileen babesarekin, sinergiak sortuz eta gure eskualdeetan aberastasuna bultzatuz’.

Romanzado jatetxeak Landa Garapenerako LGP 2007-2013 programako 4. Leader ardatzaren finantziazioa jaso du: % 55 landa-garapenerako Europako nekazaritza-funtsak (LGENF) dira, eta % 45 Nafarroako Gobernuarenak.

Argibide gehiagorako:

 

Por | 2013-04-12T08:25:20+00:00 abril 12th, 2013|Albisteak|Comentarios desactivados en Mendialdetik: Romanzado hotela inauguratu dute: gure lurraren zaporeak