Nafarroako Mendialdeko lurralde-diagnostikoak. Azken txostenak

2012an zehar, Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdeko hainbat eskualdetako egoera demografikoaren, ekonomikoaren eta sozialaren analisia egin zuen. Lehen analisi hori, gerora, lurraldeko eragileekin (toki-erakundeak, enpresak eta herritarrak) egindako hainbat topaketatan egiaztatu zen, eta baliagarria izan da gure elkartearen etorkizun hurbileko lan-ildoak ezartzeko, gure elkartekideek dituzten premiei eta Nafarroako mendialdetik egiten dituzten eskaerei erantzungo dieten proiektuak garatuz.

Orrialde honetatik lurralde-diagnostikoen azken txostenak kontsulta daitezke, Cederna Garalur Elkarteak lurraldean dituen tokiko garapen-agentzietan taldekatuta (soilik gaztelaniaz):

 

Por | 2013-05-16T07:18:37+00:00 mayo 16th, 2013|Albisteak|Comentarios desactivados en Nafarroako Mendialdeko lurralde-diagnostikoak. Azken txostenak