“Gasna eta ardoa, bidelagun”. Erronka honi eutsiko zenioke?

Cederna Garalur Elkarteak, Nafarroako Erdialdearen garapenerako Elkartearekin lankidetzan, «Gasna eta ardoa, bidelagun» izeneko lehiaketa jarri du martxan. Sei proba edo erronka dituen gymkhana izanen da, Erronkarikoen abelbideko lekuren bat aurkitzera eramanen gaituena.

‘Erronka’ 2013ko azaroaren 22a eta 2014ko urtarrilaren 6a bitartean eginen da, eta proba guztiak eta parte hartuko duten jokalariei igarkizunak askatzen lagunduko dieten aztarna guztiak facebooken emanen dira argitara, www.facebook.com/caminosbideak helbidean Igarkizuna askatu izanaren froga gisa, gune horretan egon izana erakutsiko duen argazkia bidali beharko dute parte-hartzaileek.

Saria, 2014ko urtarrilaren 10ean banatuko dena, Nafarroako Mendialdeko gasnagileek eta Nafarroako ardo-bideko upategiek banatuko dute. Puntuazio gehien lortzen duen pertsonak edo taldeak irabaziko du. Horretarako, igarkizunak behar bezala askatu, eta jolasean proposatuko diren probak gainditu beharko dira. Hortaz, berebiziko garrantzia du facebookeko orria kontuan hartzea. Berdinketa gertatuz gero, bidalitako argazkien originaltasuna baloratuko da.

Erronkarikoen abelbideko desafioa «Gure bideetan barrena» lankidetza-proiektuaren barnean txertatzen da. aipatu proiektua Cederna Garalur Elkarteak eta Nafarroako Erdialdearen Garapenerako Elkarteak antolatu dute, eta Nafarroako Goberuak eta Europar Batasunak (‘Nafarroako Mendialdea’ LGP 2007-2013, LEADER 4. ardatzaren bidez) finantzatzen dute.

Argibide gehiagorako:
•    Lehiaketaren web-orria
•    Iguruxka

Por | 2013-11-29T13:01:54+00:00 noviembre 29th, 2013|Albisteak, Prentsa Aretoa|1 comentario