‘Berritu merkatutik’ izeneko azterlanaren aurkezpena

Heldu den azaroaren 25ean, Cederna Garalur Elkarteak ‘Berritu merkatutik’ azterlana aurkeztuko du Larraintzarko gizarte-etxean (Ultzama), eguerdiko 12:00etan. Aipatu azterlana Nafarroako Mendialdeko nekazaritzako elikagaien sektoreko 70 ekoizleri eta banatzaileri egindako elkarrizketatik abiatuta landu da, 2013ko udan zehar. Azterlanaren helburua da Nafarroako Mendialdeak gaur egun nekazaritzako elikagaiak zirkuitu laburren bidez merkaturatzeko dituen baliabideak aztertzea, ekoizpenaren (eskaintza) eta merkaturatzeko bideen (eskaria) ikuspuntutik.

Azterlanaren helburuak izan dira:

  • Nafarroako Mendialdeko nekazaritzako elikagaiek zirkuitu laburretan duen merkaturatze-egoera aztertzea.
  •  Lurraldean proiektuak abiarazteko aukerak identifikatzea (ekoizleak eta merkaturatzaileak harremanetan jarriz), eta beste eragile batzuek promozionatzen ari diren merkaturatze-zirkuitu laburrak ezagutzea eta horietara hurbiltzea, eragile horiekiko lankidetzan sinergiak identifikatze aldera.

‘Berritu merkatutik’ izeneko azterlana eta garatzen ari diren zabalpen-ekintzak Itera-AA proiektuaren barnean kokatzen dira, azken hori Interreg IVB SUDOE programaren bitartez finantzatua. Aipatu proiektuan, Cederna Garalur Elkarteaz gain, Portugalgo, Frantziako, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako 5 bazkidek hartzen dute parte.

Aipatu bezala, aurkezpena Larraintzarko gizarte-etxean (Ultzama) eginen da azaroaren 25ean, eta 2 orduko iraupena izanen du; 12:00etatik 14:00etara.

Ekitaldian izanen zaretela baieztatzeko, deitu, mesedez, 948 20 66 97 telefono-zenbakira, edo bidali posta elektroniko bat proyectos@cederna.es helbidera.

Jaitsi:

 

Por | 2013-11-22T08:18:56+00:00 noviembre 22nd, 2013|Albisteak, Prentsa Aretoa|Comentarios desactivados en ‘Berritu merkatutik’ izeneko azterlanaren aurkezpena