Irati trenaren Natura-Bideko udalaz gaindiko plan sektoriala -UGPS-; parte hartzeko Plan Publikoa

Udalez gaindiko plan sektorialak (UGPS – IRATI, Zangozako Udalak planak bere baitan hartzen dituen udalen ordezkari gisa sustatua, eta Cederna Garalur Elkarteak kudeatua) funtsezko helburua du Irati trenaren garai bateko ibilbidea (Uztarrotz eta Zangoza artekoa) berreskuratzea ‘natura-bide‘ bihurtzeko.

Jakina denez, natura-bide gisa ulertzen dugu aisiarako eta kirolerako ibilbidea, motorrik gabeko garraiorako; funtsean, oinezkoentzat eta txirrindularientzat.

UGPSn justifikatutakoaren arabera, Irati trenaren garai bateko ibilbidea natura-bide gisa berreskuratzeak eskatzen du, nolanahi ere, jatorrizko ibilbidearen ordezko ibiltarte batzuk gaitzea; izan ere, zenbait tarte ezin izanen dira erabili natura-bide izanen den horren barnean.

UGPSren udalaz gaindiko izaera onartu aurretik, eta gardentasun eta gobernu irekiko legearen arabera, baina baita proiektuaren sustatzaileek espresuki hala eskatuta, sustatzaileek herritarrek parte hartzeko plana ezarri dute, herritarren informazioa eta parte-hartzea bideratuko dituena. Horretarako, hainbat bide zehaztu dira:

  • Bilerak erakunde politikoekin, gizarte-taldeekin eta, oro har, herritarrekin, urrian eta azaroan. Egutegiak bost topaketa jaso ditu: urriaren 31n Lizoainen/Urrotz Hirian; azaroaren 5ean Longidan; azaroaren 8an, bilera bat UGPSk barne hartzen dituen udal guztiekin; eta azaroaren 12/13an, Zangozan eta Agoitzen, topaketa irekiak interesa izan dezaketen herritarrekin eta gizarte-erakundeekin.
  • UGPSren proposamenen Aurrerapenaren edukia Cederna Garalur Elkartearen eta udalen web-orrian argitaratu.
  • Posta elektronikorako kontu bat ireki; horren bidez, UGPSren inguruko iradokizunak eta iritziak bidali eta jaso ahal izanen dira.

Irati trenbidearen UGPSri buruzko argibide gehiago jasotzeko, sakatu esteka honetan. Eta, jakina, Cederna Garalur Elkarteak parte hartzera eta zuen iradokizunak bidaltzera gonbidatzen zaituzte. Posta-helbidea: proyectos@cederna.es.
Irati trenaren natura-bidearen udalez gaindiko plan sektoriala (UGPS) Nafarroako landa-garapenerako planeko (2007-2013) ‘Gure bideetan barrena’ proiektuaren zati da. Proiektua Europar Batasunaren landa-garapenerako Europako nekazaritza-funtsaren (LGENF) eta Nafarroako Gobernuaren diruarekin finantzatu da.

 

 

Por | 2013-11-18T11:23:09+00:00 noviembre 18th, 2013|Albisteak|Comentarios desactivados en Irati trenaren Natura-Bideko udalaz gaindiko plan sektoriala -UGPS-; parte hartzeko Plan Publikoa