Jardunaldia: finantziazio-aukerak ekintzaileentzat eta enpresentzat Nafarroako Mendialdean

Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdeko enpresentzako hainbat finantziazio-aukera aurkezteko bigaren jardunaldia antolatu du heldu den abenduaren 12an (osteguna) Agoizko kultura-etxean. Lehenengo jardunaldia Lesakan egin zen, iragan azaroaren 19an.

Ekonomiaren arloan bizi dugun nahasmen handiko eta finantza-baliabideak lortzea zaila den egungo egoera ekonomikoak anitz zailtzen du enpresa txikien eta ertainen biziraupena, nahiz eta teknikoki, kudeaketaren aldetik eta bezeroei dagokienez bideragarrian diren. Hori dela-eta, jardunaldiaren xedea da enpresei eta ekintzaileei negozio bat martxan paratzeko nahiz dagoeneko martxan dauden enpresetan hobekuntzak edo inbertsioak egiteko dauden finantziazio-iturrien berri ematea.  Bina orduko saioek hainbat ikuspuntu hartzen dituzte:  besteak beste, bankuen finantziazioaren ikuspegia (CaixaBANK, Rural Kutxa, Laboral Kutxa); Sodenaren eta Sonagarren aurkezpena; eta inbertsio pribatuko formulak (Bussiness Angels, Crowdfunding, Banka Etikoa).

Lesakako jardunaldia parte-hartzaileen balorazio positiboa jaso zuen. Interesgarritzat jo zuten halako topaketen programazioari buruzko informazioa edukitzea. Aipatu beharra dugu Nafarroako Mendialdeak lehiakorra izan nahi duela, eta halako ekintzak behar dituela informazioa herritarrei helarazteko, hiri-eremuek dituzten baldintza beretan jardun ahal izateko. Bestalde, topaketetara gonbidatutako erakundeek foro presentzialak sortzea baloratzen dute, aukerak batera jartzea bultzatzeko eta enpresei bakoitzak duen negozio-eredura hobekien egokituko diren finantziazio-iturriei buruzko aholkua emateko.

Azken batean, tokian tokiko negozioetan konfiantza berreskuratzeko garaiak dira; gure negozioei eusten lagunduko dion aholkularitza bilatzekoak; gure negozioak bideragarriak direla pentsatzekoak; eta horretarako soluzio errealistak, eskuragarriak eta hurbilekoak ditugula pentsatu behar dugu. Gaur egun, inoiz baino gehiago, Cederna Garalur Elkarteak ildo horretan dihardu lanean, eta, horrela, tokian tokiko populazioari jakinarazi nahi dio zenbateko garrantzia duen elkarrekin lan egiteak: arlo publikoa eta pribatua, dakienak eta jakin nahi duena, finantziazio-formulak dituena eta proiektuak behar dituena.

‘Finantziazio-aukerak ekintzaileentzat eta enpresentzat Nafarroako Mendialdean’ izeneko jardunaldia ‘Merkatuari begira ekoizpena hobetzeko proiektua’ izenekoaren barnean txertatzen da, Nafarroako Gobernuak eta Europar batasunak finantzatua ‘Nafarroako Mendialdea’ LGP 2007-2013, LEADERen 4. ardatzaren bidez.

Por | 2013-12-11T12:04:50+00:00 diciembre 11th, 2013|Albisteak, Prentsa Aretoa|Comentarios desactivados en Jardunaldia: finantziazio-aukerak ekintzaileentzat eta enpresentzat Nafarroako Mendialdean