Baztanek toki-garapenari buruzko solasaldiak antolatu ditu, udalerriko herritarrei zabalik

Heldu den larunbatean, urtarrilaren 18an, goizeko 11:00etan, solasaldia izanen da Elizondo kultura-etxean, «Baztango geroa tokiko garapenetik eraikiz: herritarren artean adostutako proposamenak» gaia hartuta. Solasaldia Baztango hainbat gizarte-taldek antolatu dute. Lurralde-garapeneko gaietan idazle aditua den Jaime Izquierdo Vallinak parte hartuko du, eta Jakoba Elizondo izanen da aurkezlea.

Antolatzaileen aniztasunak (nekazaritzako sindikatuak, ikastetxeak, turismo-sektorea, tokiko elkarteak, besteak beste) agerian uzten du Baztanen tokiko garapenaren inguruan dagoen interesa. Solasaldia hainbat ikuspegi partekatzea ahalbidetuko duen foro irekia izanen da. Aldi berean, afera horren inguruan zabaldu den elkarrizketa- eta hausnarketa-prozesua bistaratuko da.

Solasaldiaren antolatzaileak dira: EHNE, Elizondoko Lanbide Eskola, Erdiz Bizirik, Hiruak Bat landetxeen elkartea, Baztandarren Biltzarra, Barraskiloak kontsumo-elkartea, Jo ala Jo eta Baztan-Bidasoako hazien sarea. Laguntzaileak, berriz, Baztango Udala eta Cederna Garalur Elkartea dira.

Argibide gehiago eta harremanetarako:

  • Izaskun Abril. Baztango garapen-eragilea. Tel.: 606408613. Posta elektronikoa: baztan@cederna.es
Por | 2014-01-15T12:38:47+00:00 enero 15th, 2014|Albisteak|Comentarios desactivados en Baztanek toki-garapenari buruzko solasaldiak antolatu ditu, udalerriko herritarrei zabalik