Itera-aa proieku. «Lurralde-marka». Lekunberrin 2014ko otsailaren 19an

2013. urte amaiera aldera Itera AA (Interreg Sudoe) proiektuaren barnean landutako «berritu merkatutik» izeneko azterlanean (Nafarroako Mendialdeko ekoizleen eta banatzaileen parte-hartzearekin landua) identifikatutako gaietako bat lurralde-marka edukitzea komenigarria ote den ala ez izan da.

Hori dela-eta, Cederna Garalur Elkarteak Itera AA proiektuak 2014ko otsailaren 19rako (asteazkena), arratsaldeko 16:00etan antolatu duen nazioz haraindiko ekitaldira gonbidatu nahi zaituzte. Aztergai izanen dugu lurralde-marka.

Bertan izanen dira:

Frantziatik:

  • Pascal Germain. Pays de Figeac. “Terre de Figeac, mêlee gourmandes” lurralde-marka: bertako produktuen kontsumoa sustatzeko ekimena eta aintzatespeneko marka.
  • Charles Perraud. Elikadurak nekazaritzako produktuen garapenean eta lurraldeetan enplegua sortzen betetzen duen eginkizunari buruzko aholkularia.

Euskal Autonomia Erkidegoa:

  • Eusko Label. Haragikiaren kudeatzailea. (Hizlaria zehazteko dago).

Bertan izanen zareten baieztatzea eskatzen dizuegu.

Argibide gehiagorako:

 

Por | 2014-02-17T12:21:53+00:00 febrero 17th, 2014|Albisteak|Comentarios desactivados en Itera-aa proieku. «Lurralde-marka». Lekunberrin 2014ko otsailaren 19an