Zangoza eskualdea garatzeko ekintzak eta estrategiak proposatuz

Tokiko gobernantza parte-hartzailerako eredu berriei buruzko ‘LANIN-G‘ proiektuaren barnean, Zangoza eskualdearen garapenerako lantaldearen hirugarren bilera egin zen martxoaren 24an Esako udaletxean. Cederna Garalur Elkarteak gonbidaturik eta tokiko eragileen parte-hartzeari irekita, alkateek eta zinegotziek, enpresaburuek, profesionalek, eta elkarteek, teknikariek eta, oro har, herritarrek osatzen duten lantaldeak zonaldeko baliabideen eta ondare historikoaren, naturalaren eta kulturalaren epe motzerako eta ertainerako optimizazioa planifikatzeko makina bat proposamen eztabaidatu zituen ia bi orduz, batetik zonaldeko ekonomia hobetzeko, eta, bestetik, Zangoza eskualdeko herritarren bizi-kalitatea hobetzeko. Bileran parte hartu zutenak eskualde osotik etorritakoak ziren: Oibar, Galipentzu, Xabier, Leatxe, Zangoza nahiz Esatik.

Proposamen horien oinarria pasa den otsailean Oibarren egindako bileran agertutako indarren eta ahulezien diagnostikoa zen. Aipatu bileran, lehentasunezko sektoretzat jo ziren turismo-, merkataritza-, zerbitzu- eta ondare-arloak.

Horrela, Zangoza eskualdean LANIN-G proiekturako Cederna Garalur Elkarteak proposatutako prozesuaren bide erdira iritsi gara. Plangintza burutzeko, oraindik bi lan-saio egin behar dira. Horietan, Zangoza eskualdearen garapenerako lantaldeak proposatutako ekintzak baloratu eta lehenetsiko dira, hurrenez hurren, urgentziari eta premiari erreparatuta.

«Toki-erakundeen arteko lankidetzari bultzada» izeneko LANIN-G proiektuaEuropar Batasunak eta Nafarroako Gobernuak finantzatzen dute, ‘Nafarroako Mendialdea’ LGP 2007-2013 programaren bitartez.

 

Por | 2014-04-15T09:37:28+00:00 marzo 26th, 2014|Albisteak|Comentarios desactivados en Zangoza eskualdea garatzeko ekintzak eta estrategiak proposatuz