Maiatzaren 9a, Europako eguna

Herritarrek beren iritziak utz ditzakete Twitter-en, #DíadeEuropa traolean.

Bihar, maiatzaren 9a, izanen da EBn Europaren eguna. Aurten, «Herritarren urte europarra» ospatzen den honetan, Europako Parlamenturako hauteskundeak (Espainian maiatzaren 25ean) gailenduko dira.

Horrez gain, aurten gaur egun arte Europar Batasunean egin den hedapenik handiena eginen da. Duela 10 urte, 2004ko maiatzaren 1ean, Europako ekialdeko 8 herrialdek eta Europako hegoaldeko 2 herrialdek (Letonia, Eslovakia, Estonia, Eslovenia, Txekiar Errepublika, Hungaria, Polonia eta Lituania, eta Malta eta Zipre) kohesiorako hitzarmena sinatu zuten. Ituna sinatuta, Europar Batasuna ia kontinente osora, ekialdetik mendebalera, zabaldu zen. Gaur egun, 500 milioi herritar bizi dira, lan egiten dute eta lankidetzan dihardute Batasunean.

Maiatzaren 9a Europaren eguna izanen da, Robert Schumanek (Frantziako Kanpo Gaietarako ministroa) 1950ean egin zuen aldarrikapena ospatzeko. Aipatu aldarrikapenean, Europako herrialde guztien ekonomia-lankidetzarako aukera errebindikatzen zen, kontinentean bakea eta garapena bermatze aldera. Sei urte gerora, 1957an, Europako sei herrialdek (Frantzia, Belgika, Herbehereak, Luxenburgo, Italia eta Alemania Federala) Schummanen asmoari forma eman zioten: garai bateko Europako Ekonomia Erkidegoa -EEE- (gaur egungo Europar Batasunaren jatorria) martxan jartzen zuten Erromako itunak sinatu zituzten.

Argibide gehiagorako:

•    Europako Batzordea: http://ec.europa.eu/index_es.htm
•    Hiritarren urte europarra: http://europa.eu/citizens-2013/es/homehttp://europa.eu/citizens-2013/es/home
•    Europaren eguna: http://ec.europa.eu/spain/actualidad-y-prensa/dia-de-europa/index_es.htm
•    Robert Schumanen aldarrikapena: http://www.cederna.eu/europa/?p=767
•    Twitter-en: #DíadeEuropa

Por | 2014-05-08T11:57:57+00:00 mayo 8th, 2014|Albisteak|Comentarios desactivados en Maiatzaren 9a, Europako eguna