Nafarroako Mendialdeko turismoak «Nafarroako Erresuma 2014» saria jaso du

Fuente: Asociación de Hoteles Rurales de Navarra

Nafarroako Turismo Kontseiluak antolatutako «Nafarroako Erresuma 2014» sariko aurtengo irabazle guztiek Nafarroako Mendialdean egiten dute lan, eta Cederna Garalur Elkartearen babesa dute.

«Nafarroako Erresuma 2014» sariketako sari-banaketan ((Erriberri), honako enpresa hauek jaso dute saria: Murillo Longidako Villa Clementina hotelak; Ultzamako Benta Jatetxeak; Olloibarko ‘Gure Sustraiak baserri-eskola’ turismo-aterpeak; eta Nafarroako Landa Hotelen Elkarteak. Saridun guztiak Nafarroako Mendialdean lan egiteak, eta negozioa eta establezimenduetan kalitate-planak martxan jartzen Cederna Garalur Elkartearen laguntza jaso izanak batzen ditu. Horrez gain, Landa hotelen Elkartea Cederna Garalur Elkarteko bazkidea da.

Gainera, Dolores Redondo aipamen berezia jaso du, Nafarroako Pirinio Atlantikoan kokatzen den Baztan Ibarreko paisaiak eta ohiko kultura jendarteratzen egin duen lanagatik.

Sari horiek aintzatespena ematen diote Nafarroako Mendialdeko turismo-sektoreak bere bezeroei emandako zerbitzua hobetzen egindako ahaleginari, baita Cederna Garalur Elkarteak sektoreko enpresei ematen dien aholkuaren eta arretaren inguruan egiten duen lanari ere; izan ere, Elkartearentzat aholku eta arreta horiek Nafarroako Mendialdearen garapenerako zutabe estrategikoetako bat dira.

Jaitsi: Prentsa Aretoa

 

Por | 2014-05-13T11:36:26+00:00 mayo 13th, 2014|Albisteak, Prentsa Aretoa|Comentarios desactivados en Nafarroako Mendialdeko turismoak «Nafarroako Erresuma 2014» saria jaso du