SICTED 2014 Kalitate Mahaiak Nafarroako Mendialdeko 70 turismo-establezimendu bereiztea proposatu du

Landa-ostatuak, jatetxeak eta museoak dira sari gehien jaso dituztenak: 70etik 53.

Nafarroako Mendialdeak konpromiso eta apustu irmoa egin du xedearen kalitatea eta lurraldean ematen diren turismo-zerbitzuak hobetzen; ondorioz, 2013. urtearekiko bereizmena jasoko duten establezimenduek % 10 egin dute gora.

Azaroaren 10ean, xedeko turismo-kalitaterako sistema integral SICTEDen kalitate-mahaiaren bilera egin zen, aurreko ekitaldian programa horrek emandako emaitzak aztertu eta ebaluatze aldera.

Honako hauek izan ziren partaideak: Carlos Erce (Turismo eta Merkataritzako zuzendari-kudeatzailea) eta Fermin Villanueva (turismoa eta merkataritza antolatzeko eta sustatzeko zerbitzuaren zuzendaria), biak Kultura, Turismo eta Instituzioekiko Harremanetarako Departamentukoak; Jose Mari Aierdi (Cederna Garalur Elkartearen lehendakaria), Isabel Elizalde (Cederna Garalur Elkarteko zuzendari-kudeatzailea), eta Kontxi Sansiñena eta Nahikari Uriarte (Cederna Garalur Elkarteko garapen-eragilea eta turismo-arloko teknikaria, hurrenez hurren);Mintxo Garcia (Urrotz Hiriko alkatea), Enrique Garralda (Erroko alkatea), Santiago Villares (Urdazubiko alkatea), Koxko Goñi (Nafarroako Landa Hotelen Elkarteko presidentea); Mª Angeles Ezker (Nafarroako Landa Turismoko Federazioaren lehendakaria).

Jarduera Onen Eskuliburuarekin (SICTEDen tresna kalitatea kudeatzeko sistema sortzeko) lan egiten duten establezimenduei balioa emateko eta establezimendu horiek bistaratzeko, Nafarroako Mendialdeko kalitate-mahaiaren bilera horretan hainbat konpromiso hartu zituzten Kultura, Turismo eta Erakundeen arteko Harremanetarako Departamentuak eta Cederna Garalur Elkarteak:

  • Nafarroako Gobernuaren web-orri ofizialean dauden establezimenduen fitxetan SICTEDen logotipoa gehitzea luze gabe
  • Eta, ‘Nafarroako Mendialdea’ xedearen kalitatearen aldeko apustuaren inguruko sentsibilizazioa eta promozioa egiteko ekintza-proposamen bat lantzea.

Oraingo honetan, Nafarroako Mendialdeko hainbat ogibidetako berrogeita zazpi establezimendu baloratu ziren: landa-ostatuak, hotelak, aterpeak, jatetxeak, dendak, museoak eta bisita daitezkeen turismo intereseko zentroak. Txostenak aztertuta, lantaldeak horiez guztiez balorazio positiboa egin zuen.

Mahai horretan ebaluatutako eta maiatzean bereizmena jaso zuten 23 establezimenduei gehitu beharrekoak honako hauek dira:

Casa Otsoa ostatu, taberna, jatetxea, San Juan landetxea, Arrese landetxea, Kixkia erretegia, Ekai hotel-jatetxea, Elbetea ostatu jatetxea, Enekoizar landetxea, Casa Martinberika, Zubimuxu aterpea, Tresanea apartahotela, Casa Zubiat, Xabierko Gaztelua, Casa Zabaleta erretegia, Jauregia I eta II landetxeak, Lizardiko borda I eta II landetxeak, Urruska landetxea, Baztango Museoa, Betelu taberna-jatetxea, Casa Sario ostatua, Kaardel landetxea, Kattagorri denda, Zubietako errota, Astizko leizeak, Zulotxo landetxea, Etxarriko kanpina, Arbizuko kanpina, Balkonpe I eta II landetxeak, Fernandoegea landetxea, Kaluxa jatetxea, Casa Baleztenea, Etxatoa landetxea, Atxaspi hotela, Besaro landa-hotela, Etxeberria landetxea, Juansarenea I eta II landetxeak, Pagozelai jatetxea, eta Elgorriagako bainuetxea.

Argibide gehiagorako:

  • Kontxi Sansiñena Jauregi
    Telefonoa: 626 541 933
    Posta elektronikoa:proyectos@cederna.es
Por | 2014-11-21T08:35:28+00:00 noviembre 21st, 2014|Albisteak|Comentarios desactivados en SICTED 2014 Kalitate Mahaiak Nafarroako Mendialdeko 70 turismo-establezimendu bereiztea proposatu du