Mendialdeak erakusgai bere turismorik onena

Cederna Garalur Elkarteak eta Nafarroako Gobernuak aitortu egin dute establezimenduek etengabe hobetzeko egiten duten ahalegina.

(Iturria: Noticias de Navarra)

Atzo banatu zitzaizkien Cederna Garalur Elkarteko turismo-arloak garatu dituen jarduera onen eskuliburuen (JOE) bereizgarriak Oibarko Casa Zabaleta erretegian 2014an Nafarroako Mendialdean turismoa kalitatez kudeatzeko sistema horren alde egin zuten establezimenduei.

Denetara, hirurogeita hamar dira xedearen kalitatea etengabe hobetzearekin konpromisoa hartu duten establezimenduak. Lan hori aitortu zuten atzo Jose Luis Sanchez de Maniainek (Kultura, Turismo eta Instituzioekiko Harremanetarako kontseilaria), Carlos Ercek (Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia), Jose Maria Aierdik (Cederna Garalur Elkartearen lehendakaria), eta Oibarko alkateak berak, Pedro Lanasek; alegia, kalitate-planak martxan jartzeko esku hartzen duten eragile guztiek.

Lan hori azpimarratu zuten, hitzaldi laburretan, Aierdik eta Sanchez de Muniain kontseilariak; sektorearen batasuna eta inplikazioa, eskaintza anitza eta instituzioak zutabe izanen dituen elkarlana. “Kontua ez da soilik establezimenduak hobetzea, udalek babesa ematea baizik”, adierazi zuen Aierdik, eta, aldi berean, xederako planak berreskuratu beharra zegoela azpimarratu zuen, “espazioa turistak berarekin eramanen duen gogobetetasunaren zati bat izan dadin”.

Bertan zirenak animatu zituen aurrera begirako ekintzak aukeratzeko eta 2015-2021 aldirako garapen-planetarako bideratuko diren 17 milioi euroren banaketa egiteko prozesuan parte hartzera.

2014an zehar, 59 establezimenduk berritu zuten turismo-kalitaterako sistema hori, eta 11k lehenengoz jaso zuten aipamena. Azken horien artean zegoen Mikel Ceberio, Otsagabiko ‘Kixkia’ erretegikoa. “Ordenatzen laguntzen diguten eskuliburuak dira, gure helburua lortzeko beharrezkoa dugun hori gogorarazten digutenak: alegia, bezeroa limurtzea eta erakartzea, gustura senti dadin eta zure enpresaren enbaxadore bihur dadin”, azaldu zuen.

Jarduera onen eskuliburuan parte hartzeak lan eta ahalegin erantsiak eskatzen ditu, eta horren jakitun da anfitrioia, Jose Ramon Zabaleta: “Erregistroa, ordena eta prestakuntza eskatzen ditu, baina gerora kalitatea dakar, eta horrek konpentsatu egiten du”, adierazi zuen.

Gero eta gehiago batu beharra dago. Ez da nahikoa tratu ona, eta gure bezeroek oparitzen diguten denbora aisia bihurtzeko betidanik eduki ditugun bizpahiru eredu horiek”, gehitu zuen Ceberiok. Ildo beretik baloratu zituen eskuliburuak Aierdik: “Merkataritza-premiak finantzatzeko, hobeto saltzeko eta bezeroengana hurbiltzeko tresna da, kostu handiegirik ez duena. Alabaina, jarraipen bat egin beharra dago, nire iritziz konpentsatzen duena”.

Por | 2015-04-23T09:46:03+00:00 abril 23rd, 2015|Albisteak|Comentarios desactivados en Mendialdeak erakusgai bere turismorik onena