KONTUZ!! Bidasoako Bide Berdeko ibilbidean arretaz ibili.

Iturria:valledebaztan.com

Iturria:valledebaztan.com

Azken egun hauetan Bidasoako Bide Berdean lur erorketak izan dira, batez ere Endarlatsako tramuari eragin diotenak.

Arrazoi honengatik, Cederna Garalurretik, egoera hobetu arte, arreta handiz ibiltzea gomendatzen dugu, gehien bat Endarlatsan. Dena den, Baztan-Bertizarana-Malerreka-Bortziriko udalek irtenbide bat bilatzen dabiltza gertakari hau konpontzeko.

 Ordura arte, bidea erabiltzen dutenei barkamena eskatzen diegu kalte hauek sortu dezaketen eragozpenengatik eta Bidasoako Bide Berdea eta eskualde guztia bisitatzera eta disfrutatzen jarraitzera gonbidatzen dizuegu.

Por | 2016-01-24T16:26:07+00:00 enero 24th, 2016|Albisteak|Comentarios desactivados en KONTUZ!! Bidasoako Bide Berdeko ibilbidean arretaz ibili.