Cederna Garalurrek eta Nafarroako Gobernuak 2014-2020 Mendialdeko Landa Garapenerako Programa berriaren hitzarmena sinatu dute.

FIRMA_CONVENIO_PDR20142020_1000X563

Ignacio Gil, Landa Garapenerako Zuzendaria Orokorra eta Maite Iturre, Cederna Garalurreko Lehendakaria, hitzarmena sinatzen.

Abuztuaren 23an, asteartea, Cederna Garalurrek eta Nafarroako  Gobernuak 2014-2020 Mendialdeko Landa Garapenerako Programa (LGP) berriaren hitzarmena sinatu dute.  Honi esker datozen urteotan 6 milioi euro inbertituko dira Nafarroako Mendialdeko ehun ekonomikoa eta zerbitzu publikoak hobetze aldera, erakunde publikoek eta ekimen pribatuak sustaturiko proiektuak laguntzen.

Zentzu honetan, Mendialdeko 2014-2020 PDR berriak jarduera ekonomiko eta enplegua sortuko duten ekimen “produktibo”en alde egingo duen apustua azpimarratu behar da.  Honekin batera, proiektu “ez produktibo”ak lagunduko dira, hala nola zerbitzu edo ekipamendu  publikoak.  Proiektu hauek Cederna Garalurren Lurralde Estrategian definitutako 5 ardatzen baitakoak izan beharko dute: Populazioaren mantenimendu eta kontsolidazioa; Lehen sektorea eta basogintza; baliabide naturalak; zerbitzuen garapena eta ondarearen balioa sustatzea; enpresen kontsolidazioari laguntza eta enplegua sortzea.

2014-2020 Nafarroako Mendialdeko LGP-a 2014-2020 Nafarroako Landa Garapenerako Programaren 19.2 neurriaren baitan sartzen da (“LEADER”), eta Nafarroako Gobernuaren Landa Garapenerako Departamentuak ematen dio aurrekontuaren %35-a, eta beste %65-a, Europar Batasunak FEADER fondoen bitartez.

Mendialdeko Landa Garapenerako Planak jarraipena emango die Nafarroan EUropar Batasunak landa eremua sustatzeko egiten dituen politikei.  Duela 25 urte jarri zen martxan Cederna Garalurrek kudeaturiko lehenengo LEADER programa.  Diru laguntzen lehengo deialdia 2016ko azkeneko hiruhilabetean argitaratuko da.

Por | 2016-08-24T11:08:28+00:00 agosto 24th, 2016|Albisteak, Prentsa Aretoa|Comentarios desactivados en Cederna Garalurrek eta Nafarroako Gobernuak 2014-2020 Mendialdeko Landa Garapenerako Programa berriaren hitzarmena sinatu dute.