Orbaitzeta babesle bila dabil Errege Arma-ola berreskuratzeko

pancarta_orbaizeta_70ppp_v02

  • Kulturaren Nafar Institutuak Interes Sozialeko proiektua deklaratu du. Horrek esan nahi du, Mezenasgoarenlegeari jarraikiz.
  • Proiektuaren buru Aezkoa Ibarreko Batzarra da, eta Cederna Garalur Elkartearen babesa dauka.

Aezkoako Batzarre Nagusiak, Cederna Garalur elkartearen laguntzarekin, mezenak bilatzeko kanpaina abiatu du, honako lan hau egiteko: Orbaizetako Errege Munizio-olan (2008. urtean Interes Kulturaleko Ondarea deklaraturikoa) sastrakak kentzea eta garbitzea eta aurriak interpretatzeko seinaleztapena jartzea. Lan horiek 2016ko abenduaren hasierarako bukatuko dira, eta aurriak berreskuratu eta egonkortzeko aurretikoak dira.

Kulturraren Nafar Kontseiluak berriki Interes Sozialeko kalifikazioa eman dio. Horrek esan nahi du,  MECNA proiektua den aldetik, proiektu honentzat diru-ekarpenik egiten duenak zerga-onurak  izanen dituela, Mezenasgoaren legean ezarritakoari jarraikiz. Pizgarri horiek partikularrei zein enpresei aplikatzen zaie.

Horrez gain, Aezkoa Ibarreko Batzarrak dohaintza, erabilera-maileguak eta lankidetza-hitzarmena benetan egin direla bermatuko duen egiaztagiria emanen du.

Argibide gehiago nahi izanez gero, sakatu esteka honetan: www.cederna.eu.

Por | 2016-09-30T08:35:55+00:00 septiembre 13th, 2016|Albisteak, Prentsa Aretoa|Comentarios desactivados en Orbaitzeta babesle bila dabil Errege Arma-ola berreskuratzeko