“Tren txikitoren” mendeurrenaren erakusketa Malerreka, Baztan eta Bertizaranan

tren_txikito“Tren Txikitoren” mendeurrenaren erakusketa ibiltaria Sunbillako herriko etxean urriaren 11a arte ikusgai egongo da eta handik Baztan-Bidasoako beste herrietara zuzenduko da: Elizondo urriaren 15etik azaroaren 7ra, Doneztebe azaroaren 10etik 20ra, Zubieta azaroaren 24tik 27ra, Ituren abenduaren 2tik 4ra, Bertizarana abenduaren 7tik 18ra eta Elgorriaga abenduaren 23 eta 31a bitartean.

“Tren Txikito”, Bidasoko burdinbideari emaniko izena burdinbidearen zabalerarengatik, 1.898.urtean Endarlatsako ikaztegia Irunekin komunikatzen zuen meatze-trena zen. 1.916.urtean bidaiari-tren izatera pasa zen, Doneztebe eta Elizondora zabalduz bere bidea eta 1.956a arte funtzionatu zuen.

“Tren Txikitoren” mendeurrena dela eta, Cederna Garalur Elkarteko Baztan-Bidasoa Turismo Garapenak eskualdeko udal, EuskoTren eta Manuel Cariñena pribatuarekin batera eta Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuaren finantzaketarekin erakusketa ibiltari hau antolatu dute. Helburua eskualdean komunikabide honek izan zuen garrantzia eta trenari loturiko bizi-modu desberdinak gogoraraztea da. Erakusketak ateak ekainean Lesakan ireki zituen eta abendua bitarte irekita egongo da.

Por | 2016-09-30T12:35:43+00:00 septiembre 30th, 2016|Albisteak|Comentarios desactivados en “Tren txikitoren” mendeurrenaren erakusketa Malerreka, Baztan eta Bertizaranan