Cederna Garalur Elkarteak «landa-eremuko emakume ekintzaileen eta enpresarien kedada» berri bat antolatu du

cartel_kedada_2016_622x900Urriaren 15ean landa-eremuko emakumeen nazioarteko eguna ospatzen dela-eta, Cederna Garalur Elkarteak landa-eremuko emakume ekintzaileen eta enpresarien «kedada» antolatu du. Hitzordua urriaren 14an izanen da Zangozako Kultura Etxean, goizeko 10:30etik aurrera. Horretan parte hartu asmo duenak izena eman dezake posta elektroniko bidez, sakana.admon@cederna.es helbidera mezua bidalita, edo 948 567 010 telefono-zenbakira deituta. Jardunaldia Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren baterako finantzaketa dauka.

Jardunaldi horretan zuzenean ezagutuko dugu Agoizko eta Zangozerriko 4 emakume enpresari eta ekintzaileren esperientziak: Esther Mendioroz, joskintza-yaileren bateko kudeatzailea; Kati Leatxe, kultura kudeatzen duen Karekin Kultura enpresako kudeatzailea; Ana Ibañez, «Junna Branding» eta «Junna Desing» enpresen arduraduna; eta Asun Muruzabal, Lergako Iturralde landetxearen arduraduna. Nafarroako Mendialdean beren proiektua martxan jarri duten emakume ekintzaileren lau adibideak dira, landa-eremuan emakumeek dituzten ohiko rol eta lanetatik urrun.

Ekitaldiari mahai-inguru batek emanen dio amaiera, zeinak landa-eremuan emakumeen ekintzailetza sustatzeko eta bideratzeko erronkak identifikatuko baititu.

Estatistika Institutu Nazionalaren arabera, emakumeak Nafarroako Mendialdeko biztanleria osoaren % 48 baino zertxobait gehiago dira. Eta biztanleria horretatik % 60 baino gehiago 16 eta 64 urte bitartekoak dira, eta horietatik % 10 langabezian dago. Nolanahi ere, ehuneko hori % 58ra igotzen da baldin eta Nafarroako Mendialdean langabezian dauden biztanle guztiekiko alderatzen bada. Egoera hori zuzentze aldera, Cederna Garalur Elkarteak,, enpresak sortzeko eta finkatzeko duen estrategiaren barnean, arreta berezia ematen dio emakumeen ekintzailetzari, emakumeari landa-eremuan aukera berriak eskaintze aldera.

Por | 2016-10-06T08:13:20+00:00 octubre 6th, 2016|Albisteak, Prentsa Aretoa|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak «landa-eremuko emakume ekintzaileen eta enpresarien kedada» berri bat antolatu du