Landa Garapeneko Programa berriaren aurkezpena Nafarroako Mendialdean

embellecimiento_plaza_aoiz_pdrUrriaren amaierara arte Cederna Garalur Elkartea hainbat saio antolatzen ari da Nafarroako Mendialdean «Nafarroako Mendialdea 2014-2020» tokiko garapen parte-hartzailerako estrategiak (TGPE) aurkezteko. Zangozan izan zen lehen saio, urriaren 13an, eta ondoren etorriko dira Lekunberrikoa, urriaren 17an, 17:00etan; Cederna Garalur Elkartek Izizen duen zerbitzu-zentrokoa, 18an, 18:00etan; Doneztebekoa, 19an, 11:00etan; Arbizukoa 20an, 18:00etan, Utzugune zentroan; Agoizkoa 25ean, 16:00etan; eta, azkenik, Esteribarkoa, urriaren 28an, 10:00etan, udaletxean.

Pasa den abuztuan, Cederna Garalur Elkarteak eta Nafarroako Gobernuak hitzarmena sinatu zuten landa-garapeneko programa berria martxan jartzeko. Programak sei milioi euro inbertituko ditu Nafarroako Mendialdean datozen urteotan. «Tokiko garapen parte-hartzailerako estrategia (TGPE), Cederna Garalur Elkartearen 2014-2020» aldirako TGPEk (landa-garapenerako programaren izen ofiziala) Nafarroako Gobernuaren eta Europar Batasunaren LGENF funtsaren baterako finantzaketa du. Cederna Garalur Elkarteak urte honen amaiera aldera eginen du proiektuak aurkezteko lehen deialdia.

Egunen eta lekuen egutegia honako hauxe da:

  • 2016/10/13. Zangoza. Vallesantoro jauregia. 12:00
  • 2016/10/17. Lekunberri. 17:00
  • 2016/10/18. Izize. Cederna Garalur Elkartearen zerbitzu-zentroa. 18:00
  • 2016/10/19. Doneztebe. 11:00 Herriko Ostatua.
  • 2016/10/20. Arbizu. Utzugune zerbitzu-zentroa. 18:00
  • 2016/10/25. Agoitz. Udaletxea. Aurelio Leon aretoa. 16:30
  • 2016/10/28. Zubiri. Esteribarko Udala. 10:00

Argibide gehiagorako:

Por | 2016-10-21T09:15:05+00:00 octubre 16th, 2016|Albisteak|Comentarios desactivados en Landa Garapeneko Programa berriaren aurkezpena Nafarroako Mendialdean