Nafarroako Mendialdeak Europako Elkarrizketan parte hartu du Landa Garapeneko komisario Phil Hoganekin.

ASISTENTES_NAVARRA_PHIL_HOGAN_900px

  • «Elkarrizketak herritarrekin» izeneko ekimena Europako Batzordeak antolatu ditu, eta 2013az geroztik, 150 ekitalditik gora antolatu dira Europan.
  • Ekitaldian foru-.erkidegoko 8 erakundek hartu zuten parte; horien artean, Cederna Europari buruzko informazioa ematen duen Garalur Elkartearen Europe Direct zerbitzuak.

Pasa den urriaren 14an «Elkarrizketak herritarrekin» ekimenaren beste jardunaldi bat antolatu zuen Europako Batzordeak, Europako Batzordeko arduradunen lana ezagutzera emateko eta herritarrek beren galderak zuzenean egin diezazkioten ardura duen pertsonari; kasu honetan, Landa Garapeneko komisario Phil Hogan-i.

Nafarroako espedizioa, Cederna Garalur Elkartearen «Europe Direct» informazio-zerbitzuak antolatua, honako hauek osatu zuten: Txis Ciak (Josenea Lan Elkarteko kudeatzailea), Laura Martinenak eta Irantzu Pérezek (Ernaizu Kooperatibako ordezkariak, Jauntsarats – Basaburua), Susana Villanuevak (Casa Gurbindokoa), Arantxa Arregik (Lusarea Nafarroako Jasangarritasunerako Agentziako ordezkaria), eta Felix Bariainek (UAGNko presidentea.

Topaketan 300 lagunek baino gehiagok hartu zuten parte. Horretan, landa-garapeneko komisarioak hainbat aferari buruzko galderei erantzun zien. Aztergaiak honako hauek izan ziren: Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) laguntzak kobratzea errazteko prozedura eta araubideak berraztertzea; batzordea ekoizpen ekologikoa eta Europako nekazaritza-produktuak esportatzea babesteko hartzen ari den neurriak; Europako nekazariek klima-aldaketaren aurrean betetzen duten eginkizuna; nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategietako belaunaldi aldaketa; eta landa-eremuak despopulatzea, komunikazio azpiegituren premia, eta sektorearen profesionalizazioa, ekonomia-jarduera berriak erakartzeko.Halaber, interes orokorreko beste hainbat gai aztertu ziren; besteak beste, Nekazaritza eta Inbertsio Lankidetza Transatlantikoa (Estatu Batuen eta Europar Batasunaren arteko merkataritza askeko ituna); Brexit-en eragina Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) laguntzetan; eta Espainiari, eta zehazki landa-sektoreari bideratutako Europako Funtsak izozteko mehatxua.

23013an martxan jarri zenetik, Europako Batzordeak «elkarrizketak herritarrekin» deritzon ekimenaren 150 ediziotik gora antolatu ditu. Parte hartzeko, ezinbestekoa da izen-abizenak eta NAN honako helbidera bidaltzea: comm-rep-es-dialogo-ciudadano@ec.europa.eu. Hurrengo ekitaldia Valentzian eginen da azaroaren 11n, eta Eskualde Politikarako Europako komisario Corina Cretu-k hartuko du parte.

Por | 2016-10-17T11:42:08+00:00 octubre 17th, 2016|Albisteak|Comentarios desactivados en Nafarroako Mendialdeak Europako Elkarrizketan parte hartu du Landa Garapeneko komisario Phil Hoganekin.