Zabalik da Cederna Garalur Elkartearen 2014-2020 aldirako Tokiko Garapen Parte hartzailearen Estrategiaren (TGPE) lehen deialdia

mapa_municipios_EDLP-CG-2014-2020

  • Deialdiarekin batera oinarri arautzaileak eman dira argitara Nafarroako Aldizkari ofizialean, 220 zenbakian, azaroaren 15ekoan.
  • Deialdia azaroaren 16tik abenduaren 30era bitartean (biak barne) egonen da zabalik.
  • Deialdia Nafarroako 2014-2020 aldirako Landa Garapenerako Programaren barnean kokatzen da.

Azaroaren 15ean eman da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean Cederna Garalur Elkartearen 2014-2020 aldirako TGPE estrategiaren oinarri arautzaileak eta lehen deialdia. Deialdia zabalik egonen da azaroaren 16tik abenduaren 30era bitartean.

Deialdi horretan parte hartu ahal izanen dute proiektu «produktiboek«, helburu nagusia ekonomia-jarduera sustatzea izanik. Horrez gain, «proiektu ez-produktiboak» ere finantzatuko ditu; horietarako inbertsioak ez dira, bere horretan, ekonomia-jarduera bat, gizartean eragin handia badute ere. Lehen kasuan, laguntza publikoa % 30ekoa izanen da, eta hori % 70era ere igoko da proiektu ez-produktiboen kasuan. Nolanahi ere, laguntzaren muga 50.000 € izanen da.

Proiektu produktiboei dagokienez, pertsona fisiko bakar batek nahiz hainbatek osatutako enpresak aurkez daitezke; merkataritza-sozietateak, eraldaketako nekazaritza-sozietateak, kooperatibak, lan-sozietate anonimoak, eta nortasun juridiko aitortua duten beste entitate batzuk; fundazioak, elkarteak, partzuergoak, sindikatuak, eta abar. Bestalde, proiektu ez-produktiboak tokiko erakunde publikoetara, pertsona fisiko eta, arestian aipatu moduan, izaera juridiko aitortua duten beste erakundeetara bideratuta daude.

Aurkeztuko diren proiektuak ondoren aipatzen diren ardatz estrategikoetan multzokatutako 32 jarduera-ildoren baten barnean sartzeko modukoak izanen dira: herritarrak tokian-tokian mantendu eta finkatu; lehen sektorea eta basogintza; natura-baliabideen ustiapen jasangarria; zerbitzuak garatu eta ondareari balioa eman; eta enpresak finkatzen eta enplegua sortzen lagundu. Informazio guztia eskuragarri dago Cederna Garalur Elkartearen web-orrialdean, nahiz atxikirik bidali ditugun agirietan.

Cederna Garalur Elkartearen 2014-2020 aldirako tokiko garapen parte hartzailearen estrategiak, aurreko ‘Nafarroako Mendialdea, 2007-2013’ landa-garapenerako programaren jarraipena denak, 6 milioi eurotik gora inbertituko ditu datozen urteotan Nafarroako Mendialdeko enpresa-ehuna eta zerbitzu publikoak hobetzen, erakunde publikoek eta ekimen pribatuek sustatutako proiektuen bitartez.

‘Cederna Garalur 2014-2020’ TGPE Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programako «LEADER» ekimenaren 19. neurriaren barnean kokatzen da, eta Nafarroako Gobernuaren eta Europar Batasunaren baterako finantziazioa du, ‘LGENF’ landa-garapeneko funtsaren bitartez.

logo_PDR_2014-2020_v01_90px

Jaitsi:

Por | 2016-11-15T12:25:59+00:00 noviembre 15th, 2016|Albisteak, Prentsa Aretoa|Comentarios desactivados en Zabalik da Cederna Garalur Elkartearen 2014-2020 aldirako Tokiko Garapen Parte hartzailearen Estrategiaren (TGPE) lehen deialdia