Idoia F. Napal, toki-garapeneko eragile izendatu berria Zaraitzu eta Erronkari eskualdeetarako.

firma_idoia_napal_900x507Pasa den ostegunean lanean hasi zen Cederna Garalur Elkartean Idoia Fernandez Napal, Zaraitzu eta Erronkari eskualdeetako toki-garapeneko teknikari gisa. Eskualdeetako garapen-eragile lanetan Idoia Otsagabian egonen da; astelehenetan mediku-kontsultategian, astearteetan Izizen, Cederna Garalur Elkartearen zerbitzu zentroan, eta ostegunetan, berriz, Erronkariko Udaletxean.

Esako bizilaguna, Idoia F. Napal lankidetzan jardun da elkartearekin hainbat proiektutan: besteak beste, ondare arkitektonikoari buruzko «Identitateak» izeneko lurraldeen arteko lankidetza-proiektuan; eta «Interreg Local Enternet» eta «Esne Bidea» izeneko lankidetza-proiektuetan.

Etapa berri honi ilusio bereziarekin heldu dio, eta hauxe da haren asmoa: «Erronkariko eta Zaraitzuko Udalekin, enpresekin eta herritarrekin lan egin Pirinioek bizirik iraun dezaten«.

Idoia soziologian lizentziaduna da, eta aditua toki-garapenean eta garapenerako lankidetzan.

Idoia lanean hasita, Cederna Garalur Elkarteak amaiera ematen dio Erronkarin eta Zaraitzun eskualde-garapena bultzatzeko bereganatutako eginkizunari.  Idoiak, garapen-eragile lanetan, Santiago Altzuguren ordezkatuko du; berak hartu zuen bere gain etapa berri honetan Erronkariko eta Zaraitzuko agentzia martxan jartzeko ardura.

Harremanetarako:

  • Idoia F.Napal. Telefonoa: 607678342. Posta elektronikoa: roncal-salazar@cederna.es
Por | 2017-02-07T09:37:32+00:00 febrero 7th, 2017|Albisteak|Comentarios desactivados en Idoia F. Napal, toki-garapeneko eragile izendatu berria Zaraitzu eta Erronkari eskualdeetarako.