Cederna Garalur Elkarteak «Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoa betetzeari» buruzko tutoretza bat antolatu du Irunberrin, ekintzaileentzat eta sektoreko enpresentzat

lopd

  • Ikastaroa, Zangozako eskualdeko eta Irunberriko arroetako turismo-arloko negozioetako arduradunei zuzendua, martxoaren 15ean (asteazkena) izanen da, Irunberriko gizarte-etxean.
  • Prestakuntza-ekintza hori erakundeak Nafarroako Mendialdean eskaintzen dituen sentsibilizazio- eta prestakuntza-proposamenen barnean kokatzen da.

Landa-turismoko enpresa guztiak, handiak nahiz txikiak, bakoitza bere herrian ez ezik, turismo-xedearen, oro har, anfitrioia dira.  Bisitariei eta turistei arretan emandako tratua eta kalitatea araua eta erronka dira Nafarroako Mendialdeko turismo-sektorearentzat. Balio erantsi gisa, indarrean dauden arauak, besteak beste Datuak Babesteko Lege Organikoa ezagutzea eta betetzeak bere bizilekutik kanpo dauden turistei segurtasun- eta konfiantza-irudia ematen die. Lege hori dela-eta, ekintzaileek eta enpresariek informazio fidagarria behar dute, eta behar izanez gero, kanpoko laguntza teknikoak aukeratzea edo baztertzea ahalbidetuko dieten irizpideak jaso behar dituzte.

Ekintza horren xedea da DPBLO izenaz ezagutzen den «Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren» ezarpenean sakontzea. Ikastaroa, Zangozako eskualdeko eta Irunberriko arroetako turismo-arloko negozioetako arduradunei zuzendua dago, eta martxoaren 15ean (asteazkena) izanen da, Irunberriko gizarte-etxean, 10:00etatik 12:00etara. Izena emateko, 639905359 telefono-zenbakira deitu behar da, edo posta-mezua bidali prepirineo@cederna.es helbidera.

Ekintza honek Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren baterako finantzaketa dauka.

 

Por | 2017-03-07T07:57:44+00:00 marzo 7th, 2017|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak «Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoa betetzeari» buruzko tutoretza bat antolatu du Irunberrin, ekintzaileentzat eta sektoreko enpresentzat