Informazio-oharra: ‘LGP 2014-2020’ Landa Garapenerako Programako proiektuen bigarren deialdian izandako atzerapenari buruzko azalpenak.

2016an Cederna Garalur Elkarteak kudeatzen duen 2014-2016 aldirako ‘Nafarroako Mendialdea’ Landa Garapenerako Programa (LGP) berri bat jarri zen martxan, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) % 65ean eta Nafarroako Gobernuak (2014) bere funts propioekin finantzatua. 2016aren amaieran, Cederna Garalur Elkarteak kudeatzen duen 19.2 neurriari dagozkion laguntzen lehen deialdia argitaratu zen; deialdia epearen barnean ebatzi da martxoaren 28an.

Aurreko deialdia aurkezteko gure erakundeak lurralde osoan egin zituen bileretan jakinarazi zen hurrengo deialdia 2017ko martxoan edo apirilean eginen zela. Data horiek eman ahal izan genituen, Cederna Garalur Elkarteak eta Nafarroako Gobernuak sinatutako akordioaren arabera, horixe zelako 2014-2020 aldirako LGPren funtzionamendu arruntari zegozkionak.

Nolanahi ere, berriki Landa Garapeneko Departamentuak jakinarazi digu deialdia urteko bigarren erdian atera beharko dela, uztailetik aurrera. Data zehatza aurrerago erabaki beharko du zuzendaritza-batzordeak.

Data aldaketa horiek Nafarroako Gobernuko Ogasun Departamentuak kontabilitate plan berria gobernuaren funts publikoen kudeaketan aplikatzeari buruz hartutako erabakien ondorio dira.  Gobernuaren goi-mailan hartutako eta administrazio publiko osoari eragiten dioten erabaki horiek Cederna Garalur Elkarteak 2014-2020 aldirako LGP kudeatzeko zerabiltzan aurrekontu-koadro guztiak nahasi dituzte. Horren ondorioz, proiektuak justifikatzeko datak birdoitu behar izan ditugu, Ogasunak erabaki dituen parametro berrietara egokitu ahal izateko. Jakinarazi digutenaren arabera, ez dago beste soluziorik.

Azpimarratu nahi dugu aldaketa hori aurreikusita ez zeuden erabakien ondorio dela, eta guztiz gainditzen duela Cederna Garalur Elkartearen erabakitzeko eskumena. Gure erakundeak ezin du eragin erabaki horretan; hortaz, ez da Cederna Garalur Elkartea atzerapen horren arduraduna.  Zinez atsekabetzen gaitu ezin erantzun ahal izatea 2017ko martxoan edo apirilean bigarren deialdia argitaratzearen inguruan sortutako itxaropenei, baita atzerapen horrek sor ditzakeen eragozpenak ere.

Edozein zalantza argitzeko edo informazio jasotzeko, ez egin zalantzarik eta jarri harremanetan zure eskualdeko garapen-eragilearekin.

Ibon Mimentza

Cederna Garalur Zuzendaritza

Por | 2017-04-11T06:51:02+00:00 abril 5th, 2017|Albisteak|Comentarios desactivados en Informazio-oharra: ‘LGP 2014-2020’ Landa Garapenerako Programako proiektuen bigarren deialdian izandako atzerapenari buruzko azalpenak.