Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdean toki-garapenerako 41 proiektu martxan jartzea babesten du

truja_ayesa

  • Cederna Garalur 2014-2020 ‘Tokiko Garapen Parte-hartzaileko Estrategia (TGPE)’ izeneko landa-garapeneko programaren bitartez, milioi bat euro baino gehiago inbertituko da.

Cederna Garalur Elkarteak jakitera eman du zein izanen diren 2017an eta 2018an bere toki-garapeneko estrategiaren barnean finantzatuko diren proiektuak. Aurkeztutako 41 proiektuek 1.282.000 €-ko inbertsioa izanen dute, Nafarroako Gobernuak eta Europar Batasunak, LGP 2014-2020 Landa Garapenerako Programaren bitartez, batera finantzaturik.

Aurkeztutako proiektuetatik 10 tokiko enpresenak dira, eta 31 erakunde publikoenak. Udal-azpiegiturak eta zerbitzuak hobetzeko, edo ondarea zaintzeko ekimenekin batera, azpimarratzekoak dira lehen sektoreko proiektu berritzaileak, besteak beste Urraulbeitin hiri-baratzeen bidez enplegua sortzea, edo energia-sarea hobetzea eta Berako bero-sarea, nahiz Pirinioetan turismoa suspertzeko proposamen berriak, besteak beste «Wellington-en ibilbidea» Auritzen, edo Beteluko harizti atlantikoari balioa ematea.

Cederna Garalur Elkartearentzat hauxe da garrantzitsuena: «LGPren finantziazioak aukera ematen digu eskualdeetan lurraldeen garapen jasangarriaren alde egiten den apustua islatzen duten eta datozen urteotan Mendialdea garatzeko estrategiaren barnean jasotzeko gai izan garen proiektu horiei forma emateko. Aipatu estrategia iraunkorki berraztertzen dugu parte hartzen dugun tokian tokiko foroen bitartez«.

Kalkuluen arabera, proiektuen deialdi berria aurtengo bigarren seihilekoan irekiko da.

logo_PDR_2014-2020_v01_90px

Por | 2018-03-28T09:46:21+00:00 abril 5th, 2017|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdean toki-garapenerako 41 proiektu martxan jartzea babesten du