Torreón de la Bruna landetxean eginen dira kontsumo kontzienteari buruzko Vacaciones ConSuma Consciencia izeneko jardunaldia

Imagen Vacaiones CSC_3

  • Jardunaldia kontsumo kontzientea sustatzen duen ‘ConSuma Consciencia’ plataformak antolatu du.
  • Elektrizitateari eta bankari buruzko bi topaketa antolatu dira, uztailean eta irailean.
  • Antolatzaileek ordainduko dituzte ostatu- eta mantenu-gastuak.

 Uda honetan El Torreón de la Bruna landetxean (Geretz, Urraulgoiti) eginen dira ‘ConSuma Consciencia‘ lehen oporraldiak.  ConSuma Consciencia plataforma ‘Transitandonos’ taldeak sustatzen duen ekimen berritzailea da. ‘Transitandonos’ irabazi asmorik gabeko erakundea da, independentea, librea eta kolaboratiboa, eta asmoa du produktuen eta zerbitzuen kontsumo kontzientea sustatzea, besteak beste kontsumitzailearenganako politikan, barne-gobernantzan, ekonomia-kudeaketan, ingurumenean eta, oro har, gizartean eragiten duten enpresek eta erakundeek nola diharduten aztertuz eta ezagutzera emanez.

Horretarako, ekimenak 5 eguneko topaketak antolatuko ditu; horietan, parte-hartzaileek hainbat sektoretako enpresak aztertuko dituzte, eta aipatutako parametroetako bakoitzean informazioa jasoko dute. Helburua da kontsumitzerakoan gizarteak kontsumo-erabakien eraginari buruzko informazio gehiago edukitzea, eta horrela pertsonek aukeratu ahal izatea zein diren beraien balioekin hobekien uztartzen diren enpresak. Topaketa horietan esku hartzeko «ez dira beharrezkoak ezagutza tekniko espezializatuak, ezta berariazko prestakuntzarik ere«.

Topaketak «El Torreon de la Bruna» landetxean eginen dira uztaileko erdialdeko asteetan eta iraileko lehen hamabostaldian, eta elektrizitatea eta banka landuko dira, hurrenez hurren. Tailerrak dohainik izanen dira parte hartu nahi dutenentzat, landetxe horrek dohainik emanen baititu ostatu hartzea eta mantenua. Partaide-kopurua landetxearen edukierara mugatuta dago; hau da, 18 lagunentzat.

El Torreón de la Bruna 4 izarreko landetxea da, Urraulgoitiko Geretz herri bitxi eta lasaian kokatua, Nafarroako Pirinioaurrean.  2014an zabaldu zuten, eta eremu komun zabalak ditu (lorategia, baratzea eta barbakoa), baita bainugela osoa duten gelak ere.

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago izateko, bisitatu http://consumaconsciencia.org/vacaciones-csc/

 Argibide gehiagorako:

  • Consuma Consciencia plataforma: http://consumaconsciencia.org/. Posta elektronikoa: hola@consumaconsciencia.org
  • El Torreón de la Bruna landetxea: http://www.eltorreondelabruna.com/. : 620 529 475. Posta elektronikoa: hola@eltorreondelabruna.com
Por | 2018-03-28T09:49:46+00:00 mayo 26th, 2017|Albisteak, Prentsa Aretoa|Comentarios desactivados en Torreón de la Bruna landetxean eginen dira kontsumo kontzienteari buruzko Vacaciones ConSuma Consciencia izeneko jardunaldia