Cederna Garalur Elkarteak 1.749.000 euroko mailegu-eskaera bideratu du IDAEren aitzinean, Nafarroako Mendialdeko 12 udalerritako argiteria publikoa ordezkatzeko.

Logo_energia_cederna_junio2017Horrez gain, 37 espediente bideratu dira Toki Inbertsioen Planerako; inbertsioa gauzatzeko zenbatekoa guztira 2.426.249,12 € (BEZa barne) izan da.

2015ean hasi eta lan-prozesu luze baten ondoren, Cederna Garalur Elkarteak, energia aurrezteko eta kudeatzeko duen zerbitzuaren bitartez, eskabideak IDAEn erregistratu zituen pasa den maiatzaren 9an.

Maileguek % 0ko interesa izanen dute, komisiorik gabe eta 10 urtean amortiza daitezke. Nafarroako Mendialdeko 13 toki-erakundek egindako eskabideak dira, eta laguntza hori jasotzea espero dute energia aurrezteari begira herriko argiteria aldatzeko.  Mailegu horiek ez diete inolako kargarik ekarriko maileguak izenpetuko dituzten toki-erakundeei, energian aurreztutakoarekin amortizatuko baitira.  Gainera, aurrekontu-egonkortasunari buruzko elgearen ondorioetarako, ez dira zor gisa kontuan hartzen.

Espediente berean hainbat toki-erakunderen elkarketa egituratzea izan da zailtasunik handiena laguntzen eskaera hori egitean.  IDAEk gutxienez 300.000 euroko mailegua ematen du; hortaz, halako muntako proiekturik ez duten toki-erakundeek espediente bakar batera bildu behar izan dute.  Eginkizun hori bereziki konplexua izan da.   Estatu osoan oso elkartze gutxi aurkeztu dira, lan horren zailtasunagatik eta konplexutasunagatik.  Cederna Garalur Elkarteak lortu du.

Elkartze hori ahalbidetuko zuten aukerak eta soluzioak urte eta erdi eman ondoren, Energia Cedernak eta Toki Administrazioko eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Zuzendaritzak adostasunera heldu ziren Nafarroako Gobernuak interesa erakutsi duten udalen izenean mailegua IDAEri eska ziezaion.  Nafarroako Gobernuak, hortaz, Energia Cedernak egindako lanak bere emaitza izatea ahalbidetu du, elkartzeari lege-estaldura eta estaldura administratiboa emanda.

Mailegu horiez gain, Energia Cedernak Nafarroako Gobernuaren Toki Inbertsioen Planari begira (TIP) Cederna Garalur Elkarteko erakunde bazkideentzat 37 espediente bideratzen lagundu du.  Espedienteetako inbertsioa gauzatzeko zenbatekoa guztira 2.426.249,12 € da (BEZa barne).

Azkenik, Energia Cedernak bere bazkideei, hala behar dutenei, ETEetan eta toki-erakundeetan energia-ikuskapenak burutzeko laguntzak lortzen, eta 0-3 urtekoentzako hezkuntza-zentroak eraikitzeko, handitzeko eta birmoldatzeko laguntzak lortzen laguntzea aurreikusten du.

Por | 2018-03-28T09:42:43+00:00 junio 16th, 2017|Albisteak, Prentsa Aretoa|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak 1.749.000 euroko mailegu-eskaera bideratu du IDAEren aitzinean, Nafarroako Mendialdeko 12 udalerritako argiteria publikoa ordezkatzeko.