Cederna Garalur Elkarteak enpresa-erantzukizun sozialaren (EES) zigilua jaso du

VIERNES_RSEDiploma elkartearen presidenteorde Amaia Equisoainek jaso zuen azaroaren 3an Iruñean egin zen ekitaldian, ekonomia-garapeneko jardunaldietan.

 Cederna Garalur Elkarteak, Nafarroako beste 68 entitaterekin batera, InnovaRSE zigiluaren aitortza jaso du. Aipatu zigilua enpresa-metodologia bat da, eta horren bidez, enpresek gizarte-erantzukizuneko elementuak gehitzen dituzte haien entitateetan, modu mailakatu batean.

Diplomak pasa den azaroaren 3an banatu ziren Nafarroako Gobernuak antolatuz ituen ‘garapen ekonomikoaren ostiralak’ izeneko jardunaldietan.

Europako Batzordeak sustatzen duen enpresa-erantzukizun soziala (EES) enpresa kudeatzeko eredu berri bat da, erabakiak hartzeko prozesuan erabaki horiek ekonomian, gizartean eta ingurumenean izango duten eragina aintzat hartzen duena, ikuspegi estrategiko eta operatibo batetik.

sello_InnovaRSE_Diagnostico_2017_900Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendari Izaskun Goñik diplomen aurkezpenean aipatu moduan, InnovaRSE metodologia babes eta akonpainamendua egiteko tresna batekin sortu da, Nafarroako entitateei EESko alderdiak haien estrategietan (epe ertain eta luzera), eta epe motzeko eguneroko lanean txertatzen errazten duena. Horretarako, metodologiak lehenik eta behin erakundearen hasierako diagnostikoa egiten du EESren arloan, eta epe labur, ertain eta luzerako neurriak jasotzen dituen jarduketa-plana proposatzen du, gizarte-erantzukizunaren bidean aurrera irmoki egiteko.

Cederna Garalur Elkarteko kudeatzaile Ibon Mimentzaren iritziz, «Cederna Garalur Elkartea Nafarroako Mendialdeko erakunde publikoen, enpresen eta herritarren interesek bat egiten duten foroa da. Gure elkartearentzat oso garrantzitsua da gure jarduketaren gizarte-onura: aukera-berdintasuna, gure herritarrentzat enplegu jasangarria sortzea, eta zerbitzu publikoak hobetzea; Nafarroako Mendialdea non bizi izateko lekua izan dadin. Azken urteotan biziki landu dugu guren erakundearen gardentasuna, eta gure elkartekideekiko komunikazioa hobetzen; zigilu horrek aitortu egiten du gure ahalegina«.

Por | 2018-03-28T09:40:16+00:00 noviembre 7th, 2017|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak enpresa-erantzukizun sozialaren (EES) zigilua jaso du