Cederna Garalur Elkarteak 14 ikastaro programatu ditu urteko lehen seihilekoan enpresei bideratuta

calendario_formativo_semestre12018_eus

  • Jardueren artean, bi tailer berri azpimarratu behar ditugu; ekintzailetza gizarte-ekonomian eta estresaren kudeaketa.

Cederna Garalur Elkarteak 2018ko lehen sei hilabeterako ikastaro-egutegia eman du argitara. Prestakuntza-ekintzak (bi eta lau ordu bitarteko iraupenekoak) Nafarroako Mendialdeko bederatzi herritan emanen dira, otsailetik ekainaren hasierara bitartean.

Ikastaroak lau arlotan banatuta daude: enpresaren kudeaketa ekonomikoa, turismo-sektorerako berariazko tailerrak, gizarte-ekonomia, eta adimen emozionala.

Aurreko urteetan bezala, Cederna Garalur Elkarteak «Antolatu zure paperak ogasunarekiko betebeharrak betetzeko» eta «Ziurtagiri digitalak eta ogasunarekiko izapideak» tutorialei eusten die. Lehena Agoitzen, Lekunberrin, Lesakan eta Arbizun emanen da otsailaren 20an eta maiatzaren 8, 21 eta 28an. Ziurtagiri digitalari buruzko ikastaroak Lesakan (martxoaren 21a) eta Elizondon (apirilaren 9a) izanen dira. Ekainaren 4rako «Nola diseinatu fakturak ogasunarekiko betebeharrak betetzeko» izeneko tutorial berria programatu da, Zubirin.

Bestalde, eta iazkoaren balorazio onari erreparatuta, Cederna Garalur Elkarteak ekintzailetzari buruzko hiru tailer berri antolatu ditu, berariaz turismo-sektorera bideratuta. Tailerrak Izizen, Zubirin eta Oibarren izanen dira apirilaren 16an eta 23an eta maiatzaren 14an, hurrenez hurren.

Gainera, 2018an Cederna Garalur Elkarteak gizarte-ekonomiaren inguruko ekintzailetzari buruzko beste bi tailer emanen ditu (launa ordukoak) Izizen (martxoaren 15a) eta Leitzan (apirilaren 16a), baita estresa kudeatzeari buruzko beste hiru tailer ere Zangozan, Agoitzen eta Arbizun, otsailaren 6ann eta 27an eta martxoaren 6an, hurrenez hurren.

Ikastaroen datei eta izena emateko kontaktuei buruzko informazioa Elkartearen web-orrialdean daude eskuragarri. Informazio gehiago jasotzeko, Cederna Garalur Elkarteko enpresa-teknikari Oskia Lazkozekin jar zaitezke harremanetan 619328264 telefono-zenbakira deituta, edo posta elektronikoz sakana.admon@cederna.es helbidera mezua bidalita.

Jarduera horiek Nafar Lansare/Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren baterako finantziazioa dute, Nafarroa Ekintzailea Sarearen bitartez. Cederna Garalur sare horretako partaidea da.

Jaitsi: Prestakuntzaren Egutegia

calendario_formativo_semestre12018_eus

 

 

Por | 2018-03-28T09:47:24+00:00 febrero 1st, 2018|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak 14 ikastaro programatu ditu urteko lehen seihilekoan enpresei bideratuta