Nafarroako Mendialdeko bi ikastetxek parte hartu dute «Euroscola» lehiaketan

  • Irunberriko «Lumbier LH IIP» eta Elizondoko Lanbide Eskola.
  • Lehiaketan beste bederatzi ikastetxek parte hartu dute: Azagra, Noain, Iruñea eta Garesekoak.

Bederatzi ikastetxetako hamabi talde parte hartzen ari dira XXIV. Euroskola lehiaketan. Hauexek dira: Irunberriko «Lumbier LH IIP», Elizondoko Lanbide Eskola, Azagrako «Reyno de Navarra DBHI», Noaingo «Elortzibar DBHI», Gareseko «Padres Reparadores Dehonianos» ikastetxe apaiztegia, eta Iruñeko «Hijas de Jesus» ikastetxea, «Plaza de la Cruz» BHI, eta «Sagarado Corazon» ikastetxea.

Euroscola 15 eta 18 urte bitarteko ikasleei bideratutako lehiaketa da. Europako Parlamentuak Espainian duen bulegoak antolatzen du, Europako Batzordeak Espainian duen ordezkaritzarekin, Europako Gaietarako Estatu Idazkaritzarekin eta Estatuko Kultura Idazkaritzarekin lankidetzan.

2018an, eta Europako Kultura Ondarearen Urtea ospatzen dela kontuan hartuta, lehiaketarako aukeratu den gaia «Gure ondarea: iraganak eta geroak bat egiten duten horretan» izan da, EBko gazteek Europako kultura-ondareak gure nortasun eruoparra eraikitzeko zer esan nahi duen eta zer den hausnar dezaten.

Lehiaketan parte hartzeko, gehienez 10 lagunez osaturiko taldeek bi bideo landu behar zituzten: lehenak, 90 segundoko iraupenekoak, Europako Kultura Ondarearen Urteko gaietakoren bat landu behar zuen; eta bigarrenak, berriz, 5 minutuko iraupenekoak, bideoaren making offa jaso behar zuen. Azken horretan, taldeko kideek bideoa nola landu duten eta gaia hori zergatik aukeratu duten azaldu behar dute. Bideoak, gaur gero, YouTuben eta bestelako sare sozialetan daude.

Euroscola lehiaketako 2018. urteko deialdia pasa den apirilaren 12an itxi zen, eta maiatzaren 9an (Europaren Eguna), antolatzaileek autonomia-erkidego bakoitzeko irabazleen izenak emanen dituzte. Saria, Europako Parlamentuaren «Euroscola programa» izenekoan parte hartzea izanen da.

2017an, Nafarroako irabazlea Doneztebeko «Mendaur DBHI» izan zen.

Argibide gehiagorako: www.euro-scola.com

Eranskina: Taldeen bideoak:

 

Por | 2018-12-28T09:19:58+00:00 abril 18th, 2018|Albisteak|Comentarios desactivados en Nafarroako Mendialdeko bi ikastetxek parte hartu dute «Euroscola» lehiaketan