Landa Garapeneko Programaren barnean proiektuak aurkezteko deialdi berria Nafarroako Mendialdean.

  • Deialdi berria azaroaren 19an itxiko da.
  • Xehetasunak Elkartearen web-orrialdean daude argitaraturik (cederna.eu) eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 24koan

Cederna Garalur Elkarteak tokiko garapena sustatzeko proiektuak aurkezteko deialdi berria zabaldu du, «Cederna Garalur 2014-2020 Tokiko Garapen Parte-hartzailerako Estrategia (TGPR)» izeneko Landa Garapeneko Programaren barnean. Xehetasunak Elkartearen web-orrialdean daude argitaraturik (www.cederna.eu) eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 24koan.

Deialdi berri honek 1,08 milioi eurorekin dago hornituta, eta azaroaren 19ra arte egonen da zabalik.

Deialdi horretara tokiko erakunde publikoak aurkeztu daitezke, baita erakunde pribatuak ere; besteak beste, enpresak eta kooperatibak, fundazioak eta elkarteak, partzuergoak eta profesionalen erakundeak. Diruz lagun daitekeen ehunekoa proiektuen izaeren araberakoa da: % 30 finantzatuko dira ekoizpenekoak diren proiektuak, zuzeneko mozkin ekonomikoa ekarri edo lanpostu berriak sortzen badituzte; eta % 70 ere, ekoizpenekoak ez diren proiektuak, alegia Nafarroako Mendialdeko zerbitzu publikoak eta biztanleen bizi-kalitatea hobetzea lehenesten dituztenak.

Edonola ere, proiektuek ‘Cederna Garalur 2014-2020’ izeneko Toki Garapeneko Estrategian identifikatutako ardatzen bati erantzun behar diote: herritarrak tokian-tokian mantendu eta finkatu; lehen sektorea eta basogintza; natura-baliabideak; zerbitzuak garatu eta ondareari balioa eman; eta enpresak finkatzen eta enplegua sortzen lagundu.

Cederna Garalur Elkarteak proiektuak aurkezteko egiten duen hirugarren deialdia da hau, Elkarteak 2016an ‘Nafarroako Mendialdea 2014-2020 Landa Garapeneko Programa (LPG)’ martxan paratzeko Nafarroako Gobernuarekin hitzarmena sinatu zuenetik. Nafarroako Gobernuaren eta Europar Batasunaren Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) baterako finantziazioa dauka. 2016az geroztik, programa horrek 3 milioi eurotik gora inbertitu ditu Nafarroako Mendialdearen garapena sustatzeko 87 proiektutan.

Argibide gehiagorako:

Por | 2018-11-08T11:29:08+00:00 septiembre 24th, 2018|Albisteak|Comentarios desactivados en Landa Garapeneko Programaren barnean proiektuak aurkezteko deialdi berria Nafarroako Mendialdean.