36 proiektu aurkeztu dira Cederna Garalur Elkarteak 2014-2020 aldirako deitutako Landa Garapeneko Programaren hirugarren deialdira.

  • Eskatutako diru-laguntza, guztira, ia 1,4 milioi euro da.
  • 10 proiektu ekoizpenekoak dira eta 26 proiektu ez-ekoizpenekoak.

Pasa den azaroaren 19an landa-garapeneko proiektuetarako diru-laguntzen deialdia itxi zen. Deialdia «Cederna Garalur 2014-2020» Toki Garapeneko Estrategia Parte-hartzaileak (TGEP) finantzatzen du.

Deialdira 36 proiektu aurkeztu dira; horietatik 10 Nafarroako Mendialdeko enpresen ekimenak dira, eta 26 tokiko beste erakunde batzuek sustatu dituzte.

Eskatutako diru-laguntza, guztira, 1.365.340 € da. Eskatutako diru-kopuruak, aurreko deialdiarekiko, % 9 egin du gora; hau da, 37.926,14 €.

Eskaerak aurkezteko fasea bukatuta, datozen hilabeteotan Cederna Garalur Elkartearen organo erabakitzaileak onartutako proiektuen behin betiko zerrenda (balorazioa eta balidazioa gainditu dituztenena) eta eskatutako diru-laguntza onartuko ditu. Aurrez, deialdian argitara emandako irizpideen arabera, proiektuak barematu beharko dira; izan ere, eskatutako laguntza globala deialdiko aurrekontua baino zertxobait altuagoa da: 1.082.000 €. Laguntzak, lehentasun-irizpidearen arabera, baremazio-fasean puntu gehien lortuko dituzten proiektuei emanen zaizkie, aurrekontua bukatu arte.

‘Cederna Garalur 2014-2020’ TGEPk Nafarroako Gobernuaren eta Europar Batasunaren baterako finantziazioa du, ‘LGENF’ landa-garapeneko funtsen bitartez.

Ondorengo grafikoek 2016tik hona izandako hiru deialdietako datuak alderatzen dituzte:

1. Grafikoa: 2016, 2017 eta 2018ko deialdietara aurkeztutako proiektuak eta horien tipologia

2. Grafikoa: 2016, 2017 eta 2018ko deialdietan eskatutako laguntza, guztira eta proiektu-motaren arabera:

3. Grafikoa: 2016, 2017 eta 2018ko deialdietan eskatutako batez besteko diru-laguntza.

 

Argibide gehiagorako:

  • Edurne Elso. Cederna Garalur Elkarteko garapen-teknikaria. : 669 70 45 06. Posta elektronikoa: eelso@cederna.es
  • Ibon Mimentza.  Cederna Garalur Elkarteko zuzendari-kudeatzailea Tel.: 948 20 66 97. Posta elektronikoa: imimentza@cederna.es

Por | 2018-11-20T14:02:50+00:00 noviembre 20th, 2018|Albisteak|Comentarios desactivados en 36 proiektu aurkeztu dira Cederna Garalur Elkarteak 2014-2020 aldirako deitutako Landa Garapeneko Programaren hirugarren deialdira.