Cederna Garalur Elkarteak elkarlanean jardun zuen 2018an Nafarroako Mendialdeko tokiko 117 dinamizazio-proiektutan

  • 2018an zehar, Cederna Garalur Elkarteak 58 bileratan parte hartu du, eta 70 zabalpen-ekintza burutu ditu. Horiez gain, Nafarroako Gobernuko 15 departamentu eta sozietate publikorekin lankidetzan jardun du; horiei 10 hobekuntza-proposamen bidali dizkie eskualde-programetarako.

2018an Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdeko tokiko 117 garapen-proiektutan jardun zuen elkarlanean. Guztira, 58 bileratan parte hartu du eta 70 zabalpen-ekintza burutu ditu.

Ibon Mimentzaren iritziz, zaila da, oso, proiektu edo ekimen bat gailentzea. «5.000 km2-ko hedadura eta 120 udalerri dituen lurralde baten kudeaketaz ari gara. Horietako askorekin maiz jarduten gara tokiko foroetan: besteak beste, Altsasuko garapen- eta baso-batzordeetan, eta Malerreka eta Bortzirietako berdintasun-batzordeetan. Halaber, azokak eta jardunaldiak antolatzen parte hartzen dugu: hala nola, Altsasuko merkataritza-azoka; Doneztebeko udaberriko azoka; eta azienden ohiko lehiaketak Elizondon. Enpleguari dagokionez, enpresa-hobiak kudeatzen ditugu, eta 2018an toki-erakundeek antolatuta, langileak aukeratzeko 12 prozesutan hartu dugu parte«.

Asko dira adibideak. Horien artean azpimarratzekoak dira, besteak beste, iaz martxan jarritako hainbat ekimen: Cederna Garalur Elkarteak Arras Baztan Marka Fundazioa martxan jartzen esku hartu izana (Baztango Udalaren ekimena), eta Remendia prozesuan izandako parte-hartzea. «Adibidez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan jardun genuen Pirinioetara bertan lan egiten duten pertsonei bideratutako bos ikastaro eramateko«. Era berean, Mendialdeko hainbat udalekin lankidetzan jardun zuen kalitateko tokiko lehen sektorea sustatzeko.

Cederna Garalur Elkartearen beste eginkizunetako bat izan zen Nafarroako Gobernuarekiko eta horrek Nafarroako Mendialdeko udalerrietan elkarturik dituen entitateekiko solaskidetza. 2018an, Nafarroako Gobernuko 15 departamentu eta sozietate publikorekin aritu zen lankidetzan eskualde-mailako 31 proiektu eta programatan, eta hobekuntza-proposamenak egin zituen. Elkartearen ekintzen artean azpimarragarriak dira: lan autonomoko erreleboari buruzko jardunaldiak antolatzen egindako lana (Nafarroako Enplegu Autonomoaren Planaren barruan); Mendialdeko establezimenduentzat egindako merkataritza-diagnostikoak egiten emandako laguntza (Landa-eremuko Txikizkako Merkataritza Sustatzeko Planaren barruan); eta lanbide-gaitasunari buruzko bederatzi ikastaro antolatzen emandako laguntza (Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, INTIAk eta NNPEK-k antolatuak).

Ibon Mimentzaren esanetan, «Jarduera-kopuruak eta -tipologiak definitzen dute Cederna Garalur Elkarteak lurraldean egiten duen lana. Hainbat arlo lantzen ditugu: tokiko ondareari balioa ematea, ingurumena, lana, tokiko gobernamendua, kultura, nekazaritzako elikagaiak, turismoaren sustapena. Gure elkartekideak ordezkatzen ditugu makina bat forotan, eta eskualde-, nazio- eta Europako planetan eta ekimenen berri ematen dugu, eta Nafarroako Mendialdea horietan parte hartzeaz arduratzen gara».

Aldi berean, ekintza horiek Elkarteak bereak dituen proiektuekin uztartzen dira: besteak beste, ekintzailetzari laguntza emateko zerbitzua, energia-aholkularitzako zerbitzua, eta Landa Garapeneko Programaren kudeaketa.

Ibon Mimentzak definitzen duen moduan, «azkenean, toki-dinamizazioak gure lurraldea lantzea esan nahi du, gure bizilagunekin, Mendialdea bertan bizitzea eta lan egitea merezi duen ingurunea izan dadin apustu eginez«.

Por | 2019-02-07T12:20:44+00:00 febrero 7th, 2019|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak elkarlanean jardun zuen 2018an Nafarroako Mendialdeko tokiko 117 dinamizazio-proiektutan