Cederna Garalur Elkarteak Fernando Hualderen hautagaitzari babesa eman dio 2019ko Vianako Printzea Kulturaren Sarirako.

Iturria: Diario de Navarra

  • Izaban sortua den idazle, historialari eta ikertzaile honek nabarmen lagundu du Nafarroako Mendialdeko etnografia, kultura eta historia zabaltzen.

Urtero, Kulturaren Vianako Printzea Sariak, Nafarroako Gobernuak deituak, kultura-arloan garrantzia izan duten pertsonen nahiz erakundeen ibilbidea aitortzen du; bai pertsona nahiz erakunde horiek ekimen sortzailea, bai zientzian, teknikan eta ikerketan egindako lanak. Aurten, Nafar Ateneoak idazle, historialari eta ikertzaile Fernando Hualde Gallego aukeratu du hautagai izateko.

Izaban jaioa 1961ean, Nafar Ateneoak hauxe nabarmentzen du Fernando Hualderi buruz: «haren 23 liburuak, idatzizko hainbat hedabidetan argitara emandako 2.000tik gora lan, ehunka irrati- eta telebista-programa, ehun eta erdi hitzaldi, edo Nafarroako Ondare Materiagabearen Artxiborako audioan eta bideoan grabatutako 200 inguru pertsona adineko«.

Nafarroako Mendialdean, haren ikerketa-jarduera baliagarria izan da haren sorterria den Erronkari Ibarraren historia eta kultura, besteak beste, zabaltzera emateko. Fernando Hualdek hainbat taldetan dihardu; besteak beste, La Favorita Kultura Elkartean (Julian Gayarreren irudia sustatzen duena), eta Txaranbil Elkartean (Erronkari Ibarra sustatzera bideratua). Lurralde horri buruzko hainbat etnografia-liburu ere idatzi ditu, eta tokiko historiari eta etnografiari buruzko hainbat museo-proiektutan parte hartu du Burgin, Eugin, Izaban eta Zugarramurdin.

Bestalde, eta aiatu moduan, hiru liburu eman ditu argitara: «Izagaondoa» eta «Alfarería de Lumbier», eta 2013an «El Ferrocarril El Irati», Zangoza eta Iruñea lotzen zituen tren horri buruzkoa (Cederna Garalur Elkarteak lankidetzan jardun zuen liburu horretan).

Halaber, «Fabaren Errege-Erreginaren aukeraketa» izeneko proiektua sustatu eta zabaldu du, eta Urraulgoitiko Udalarekin lankidetzan jardun du ‘Irati’ dokumentazio-zentroan.

blogaren egilea da, eta Labrit Ondarea lantaldeko kidea izanik, Nafarroako herri ugariren ahozko eta materiagabeko ondarea berreskuratu eta zabaldu du.

Cederna Garalur Elkartearen iritziz, Fernando Hualdek baditu meritu nahikoak Vianako Printzea Kulturaren Saria jasotzeko, gure ibarren etnografia eta historia aberatsa ezagutzera emateko egindako lan zabal, zorrotza eta desinteresatua aintzat hartuta. Hori dela-eta, Nafar Ateneoak proposatutako hautagaitza babesten dugu, 2019an Vianako Printzea Kulturaren Saria Fernando Hualderi eman diezaioten.

Por | 2019-03-01T08:00:27+00:00 marzo 1st, 2019|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak Fernando Hualderen hautagaitzari babesa eman dio 2019ko Vianako Printzea Kulturaren Sarirako.