Errumaniako tokiko ekintza-taldeak Cederna Garalur Elkartea bisitatu dute.

Pasa den apirilean, Cederna Garalur Elkarteak Errumaniako hiru tokiko ekintza-talderen bisita jaso zuen. Bisitaren helburuak hauexek izan ziren: Errumaniako tokiko ekintza-taldeek Cederna Garalur Elkartea eta horren jardunbidea ezagutzea, Nafarroako Mendialdean turismoarekin lotura duten proiektu zehatzak ezagutzea, eta turismoaren arloan egon daitezkeen lankidetza-aukerak aztertzea.

Jardunaldiak apirilaren 9 eta 12 bitartean izan ziren, eta 13 pertsonek hartu zuten parte: “Lunca Jiului-Câmpia Desnăţuiului”, “Clisura Dunării” eta «Ţara Vrancei» tokiko ekintza-taldeetako 8 teknikarik eta kudeatzaileek, eta Ibon Mimentzak eta Nahikari Uriartek (Cederna Garalur Elkarteko zuzendari-kudeatzailea eta turismo-arloko teknikaria, hurrenez hurren).

Apirilaren 11n eta 12an egin ziren lan-saioetan bi aldeen intereseko gaiak landu ziren, turismo-kalitatearen eta landa-turismo jasangarriaren arloetan. Tokiko ekintza-talde guztiak bat etorri ziren landa-turismoak despopulazioa saihesten duen ahalmenaren inguruan, lurralde bakoitzak dituen ezaugarrietara loturiko kalitatezko eskaintza garatuz. Eginkizun horretan, tokian tokiko biztanleria inplikatu beharra dago, eta biztanleriaren eta ingurunearen mesedetan izan behar du. Halaber, turismo-eragileen artean lankidetza-ereduak garatu eta martxan jarri behar dira.

Turismo-kalitatearen kasu zehatzari dagokionez, Cederna Garalur Elkarteak SICTED turismo-kalitaterako eredua arian-arian ezartzeko herrietako establezimenduei emandako laguntza azaldu zien. Halaber, Cederna Garalur Elkarteak ekintza-lerro komunetan lan egiteko interesa erakutsi zuen: besteak beste, tradizioetan eta eskulangintzan belaunaldien arteko erreleboa, eta turismo-eragileen arteko lankidetza garatzeko jarduera onen inguruko azterlanak egitea, xedea kudeatze aldera.

Lan-egitarauaren barruan, hainbat bisita antolatu ziren Nafarroako Mendialdean turismoa, ondarea eta eskulangintza sustatzen duten enpresetara eta erakundetara. Horrela: Plazaolako Turismo Partzuergoarekin topaketa bat egin zen, eta bisitak egin ziren Eparozko Santa Fe Ostatura (Urraulgoiti), Joseneako Bordablanca finkara, Irunberriko garai bateko hiltegia eta gaur egun enpresen udal-mintegira, Irunberriko Arroilen interpretazio-zentrora, Anizko Jauregia gaztandegira eta Doneztebeko BTT Ameztia zentrora, besteak beste.

Bisitaldia apirilaren 12an bukatu zen; bertako produktu gastronomikoak eman zituen dastatzera Napar Bideak Elkarteak.

 

Por | 2019-05-17T10:41:57+00:00 mayo 21st, 2019|Albisteak|Comentarios desactivados en Errumaniako tokiko ekintza-taldeak Cederna Garalur Elkartea bisitatu dute.