Cederna Garalur Elkarteko zuzendaritza berria aukeratu da

Pasa den irailaren 11n, Cederna Garalur Elkarteak batzar nagusia egin zuen Irunberriko gizarte-etxean, datozen lau urteotan elkartearen zuzendaritza batzordea osatuko duten kideak aukeratzeko. Bat datoz batzordekideak aukeratzea eta maiatzaren 25ean egin ziren azken hauteskundeen ondoriozko udalbatzak berritzea.

Zuzendaritza-batzordekide izendatu berriek elkarteko kide diren erakundeak ordezkatzen dituzte. Elkartearen estatutuen arabera, zuzendaritza-batzordea 34 ordezkarik osatzen dute: erdiak erakunde publikoetakoak dira, eta beste erdiak erakunde pribatuetakoak. Aldi berean, toki-erakundeetako 17 kidek azpieskualde bana ordezkatzen dute: Aezkoa, Agoitz, Arakil, Aranatz, Baztan, Bortziriak, Burunda, Zangozerria, Erroibar-Esteribar, Larraun, Leitzaran, Irunberri, Malerreka, Erronkari, Zaraitzu, Zangoza, Ultzama.  Bozketa honetan sektore pribatuko bi ordezkaritza bete gabe geratu ziren, nahiz eta aurki betetzea espero dugun.

Bozketa eginda, zuzendaritza-batzordea honela dago osatuta: % 72 gizonak dira, % 28 emakumeak.

Irailaren 25erako deituko da zuzendaritza-batzorde izendatu berriaren lehen bilera, eta horretan elkarteko karguak aukeratuko dira: presidentetza, presidenteordetza, idazkaritza eta diruzaintza.

Argibide gehiagorako:

Por | 2019-09-13T07:57:31+00:00 septiembre 13th, 2019|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteko zuzendaritza berria aukeratu da