Patxiku Irrisarri, Cederna Garalur Elkartearen presidente izendatu berria.

Irailaren 25ean, Cederna Garalur Elkartearen 2019-2023 epealdirako lehenengo zuzendaritza-batzordea egin da. Horretan, elkartea ordezkatuko dute kargu berriak hautatu dira.

Patxiku Irrisarri, Etxalarko Udaleko zinegotzia, aukeratu dute, gehiengoz, Cederna Garalur Elkartearen presidente. Presidenteorde izendatu berria, berriz, Mikel Zabaleta, Leitzako alkatea, izanen da. Bestalde, Ander Magallon, Esteribarko Etxeko mikrokooperatibako bazkidea, erakundearen idazkaria izanen da. Diruzaintza-kargua bete gabe dago, oraingoz.

Cederna Garalur Elkartearen presidente izendatu berriak ondo baino hobeto ezagutzen ditu toki- eta foru-administrazioak. Horrez gain, ekintzailea da landa-turismoaren arloan, eta Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoaren presidentea.

Patxiku Irrisarri Cederna Garalur Elkartearen bosgarren presidentea izanen da. Horren aitzinetik izan dira Jose Mª Aierdi, 1991-1999 eta 2011-2015 legealdietan; Jose Javier Esparza, 1999-2007 bitartean; Luis Mª Garate, 2007-2011 bitartean; eta Maite Iturre Llano, azken lau urteotan.

Argibide gehiagorako:

  • Ibon Mimentza. Cederna Garalur Elkarteko zuzendari-kudeatzailea. : 600 44 11 70. Posta elektronikoa: imimentza@cederna.es
Por | 2019-09-27T07:01:54+00:00 septiembre 27th, 2019|Albisteak|Comentarios desactivados en Patxiku Irrisarri, Cederna Garalur Elkartearen presidente izendatu berria.