Eraldaketa digitalari buruzko hitzaldia

Artaiz Teknologia Aholkularitzak, Cederna Garalur Elkartearekin lankidetzan, eraldaketa digitalari buruzko hitzaldia antolatu du urriaren 23rako, 19:00etan, gure Elkartearen bulegoetan, Antsoainen (Berriobide kalea, 40). Interesatuek linean eman dezakete izena ondorengo inprimakia beteta: https://forms.gle/SV2CowigqRwNgpE57.

Beren negozioetan tresna digital berriak txertatzeak dakartzan onurak ezagutu nahi dituzten autonomoei eta enpresa txikiei bideratuta dago lantegi hau, prozesuen efizientzia hobetzeko eta bezeroei zerbitzu hobea emateko.

Artaiz Teknologia Aholkularitzak aipatzen duen moduan, «Gizartea, oro har, geldiezina den iraultza teknologikoari aurre egiten ari zaio. Iraultza horrek gizarte-harremanei eta enpresei eragiten die. Testuinguru teknologiko honetan, pertsonek prozesuak teknologia berrietara egokitzeko gai diren enpresen aldeko apustua egiten dute, eta horrek aldi berean, enpresak behartu egiten ditu prozesu guztiak berrikustera arlo guztietan. Enpresa batentzat, ekonomia digitaleranzko bilakaera horrek esan nahi du zerbitzu hobea, merkeagoa, azkarragoa, eraginkorragoa eta gogobetegarriagoa ematea. Eta are garrantzitsuago, alde batera geratzeak hondamena ekar diezaioke. »

Argibide gehiagorako:

Por | 2019-10-07T11:45:01+00:00 octubre 7th, 2019|Albisteak|Comentarios desactivados en Eraldaketa digitalari buruzko hitzaldia