Cederna Garalur elkarteak tokiko garapen agente bat kontratatu nahi du Bortziriak, Malerreka eta Bertizaranan lan egiteko.

Cederna Garalur elkarteak tokiko garapen bat kontratatu nahi du Bortziriak, Malerreka eta Bertizaranan lan egiteko,  lan-utzialdi edo eszedentzia bat dela eta.  Lan-utzialdiari dagozkion hilabeteak pasa eta gero aukera egon ahal da Cederna Garalurren lan egiten jarraitzeko.

Hautagai izateko bete behar diren gutxieneko baldintzak hauek dira:

  • Unibertsitate mailako titulazioa;
  • Euskalduna izatea, egiaztatu daitekeen C1 mailarekin (edo titulu baliokidearekin);
  • B1 gidabaimena eta kotxea;
  • Kontuan hartuko dira gainera garapen agente bezala, dinamizazio ekimenetan edota proiektuen kudeaketan izandako lan eskarmentua; frantsesa edota ingeleraren ezagutza ere positiboki baloratuko dira.

Tokiko ekintzaile eta udalei laguntza eta asesoramendua eman, eskualde mailako dinamizazio ekimenak aurrera eraman eta eskualde mailako poriektuen diseinua eta ideia berrien kaptazioa dira eginbehar nagusienetako batzuk.

Kurrikulumak, hizkuntza tituluekin batear eta lan-bizitzaren zertifikatuarekin batera info@cederna.es helbidera bidaliko dira, mezuaren gaia “Bortziriak-Malerreka-Bertizaranako garapen agentea” izanen delarik.

2019ko abenduaren 9an 14:00etan amaitzen da aurkeztako azken eguna.

 Hautaketa prozesua:

Prozesuak hiru etapa aurreikusten ditu, eta honako balorazio-portzentajea:

  1. Curriculum Vitae: % 15
  2. Proba teknikoa: % 50
  3. Elkarrizketa: % 35

1.- Curriculum Vitaearen balorazioa.

Eskatutako gutxieneko baldintzak betetzen dituzten curriculum guztiak puntuatuko dira:

  • Unibertsitate-titulua.
  •  Euskara; gutxieneko maila C1.
  • Gidabaimena; B1

Baloratuko da:

  • Lanpostuarekin lotura duen prestakuntza:
    • Unibertsitate-tituluaz gain, prestakuntza akademiko osagarria.
    • Hizkuntzak (euskaraz gain, frantsesa eta ingelesa ere baloratuko dira).
    • Bulegotikako eta IKTBen inguruko ezagutzak.
  • Esperientzia
    • Antzeko lanpostuetan duen esperientzia; lan-urteak.
    • Bestelako lanpostuetan duen esperientzia; lan-urteak.

Lantalde tekniko batek curriculumak puntuatuko ditu eta gehienez 15 hautatuko dira idatzizko azterketarako.

2.- Idatzizko azterketa.

Lanpostuari buruzko hainbat galdera eginen dira. Zehazki, honako hauek izanen dira gaiak:

  • Cederna Garalur Elkartea
  • Nafarroako Mendialdea eta Bortziriak-Malerreka-Bertizarana eskualdea
  • Landa-garapenaren inguruko ezagutzak: politikak, programak
  • Eskualde-mailako plangintza
  • Toki-garapenerako eragile baten kontzeptuak eta eginkizunak

Azken fasera pasako dira proban puntuazio onena lortuko duten sei pertsonak.

3.- Elkarrizketa

Bost lagunek osaturiko epaimahaia eratuko da, eta horiek erakundeko eta lurraldeko ordezkariak izanen dira.Elkarrizketan honako hauek baloratuko dira:

  • Lantaldeak koordinatzeko eta dinamizatzeko gaitasuna
  • Erantzukizuna
  • Autonomia, erabakitzeko gaitasuna
  • Antolatzeko eta plangintzak egiteko gaitasuna
  • Iniziatiba
  • Lanpostuagatiko motibazioa

Aukeraketa-prozesuko azken puntuazioa egindako probetan erdietsitako puntuak batuta lortuko da. Ez dute lanposturako aukerarik izanen hiru hautaprobak gainditzen ez dituztenek.

Proba bakoitzaren puntuazioak % 100aren gainean baloratuko dira, eta puntuazioa berriz emanen da zenbaketa orokorrean proba bakoitzerako ezarritako portzentajearen arabera, lehen atalean jasotakoari jarraituz.

Argibide gehiagorako:

 

Por | 2019-11-28T11:09:27+00:00 noviembre 15th, 2019|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur elkarteak tokiko garapen agente bat kontratatu nahi du Bortziriak, Malerreka eta Bertizaranan lan egiteko.