Cederna Garalur Elkarteak energia-autokontsumoari buruzko beste hitzaldi bat antolatu du otsailaren 20an Izizen.

  • Energia-autokontsumoaren onurak Cederna Garalur Elkartearen energia-zerbitzuak Nafarroako Mendialdean abian jarri dituen kasu praktikoen bidez azalduko dira.

Heldu den otsailaren 20an, 17:00etan, Cederna Garalur Elkarteak Izize industrialdean duen zerbitzu-zentroan autokontsumo energetikoari eta horrek tokiko erakundeei, enpresei eta partikularrei ekartzen dizkien abantailei eta onurei buruzko hitzaldia izanen da. Hitzaldia doakoa da, eta Cederna Garalur Elkartearen energia-aholkularitzarako zerbitzuak antolatu du.

Saioan, energia-autokontsumoa zer den eta tokiko erakundeentzat, partikularrentzat eta enpresentzat dituen onurak azalduko dira, Cederna Garalur Elkartearen energia-zerbitzuak 2019an martxan jartzen lagundu duen adibide praktikoen bidez.

Hitzaldia David Gordejuelak emanen du, energia-gaietan ingeniari adituak.

2019ko apirilean 15/2018 Errege Dekretua onartu zen; horrek, autokontsumo kolektiboa sustatzeko berrikuntza garrantzitsuak jasotzen ditu (bai etxebizitzetarako, bai industrialdeetarako), etxebizitzen artean energia-soberakina partekatzeko aukera ematen du, autokontsumo berriztagarria, izapideak erraztea, edo zergak kentzea ahalbidetzen ditu.

Saio hau Cederna Garalur Elkarteak bere Energia Aholkularitzako Zerbitzutik garatzen duen informazio-programan txeratzen da, energia-autokontsumoaren kontzeptua eta horren onurak (aurrezpen ekonomiko eta energetikoari dagokionez) Nafarroako Mendialdera hurbiltzeko helburuarekin, eta, halaber, modalitate horrek tokiko energia berriztagarrien iturriak aprobetxatzeko ematen dituen aukerak zabaltzen ditu.

 Argibide gehiagorako:

  • David Gordejuela. Cederna Garalur Elkartearen energia-zerbitzua. : 669260678. Posta elektronikoa: energia@cederna.es
  • Idoia F. Napal. Cederna Garalur Elkarteko tokiko garapen-eragilea Zaraitzu-Erronkarin. . : 607678342. Posta elektronikoa: roncal-salazar@cederna.es
  • Andrea R. Goñi. Pirinioen dinamizazioa. : 610187102. Posta elektronikoa: pirineo@cederna.es
Por | 2020-01-31T10:08:28+00:00 enero 31st, 2020|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak energia-autokontsumoari buruzko beste hitzaldi bat antolatu du otsailaren 20an Izizen.