Lanean eta deiak jasotzen jarraitzen dugu

Koronabirusaren krisiak eragindako alarma-egoera hasi zenetik hilabete bat igaro ondoren, eta telelaneko tresna teknologikoek ahalbidetzen diguten egoerari erreparatuta, jakinarazi nahi dizuegu Cederna Garalur Elkarteak itxialdi honetan jarraitu duela gure erakundeak Nafarroako Mendialdeko entitate, enpresa eta herritarrei laguntzeko ematen dituen lan eta zerbitzu guztiak normaltasunez garatzen.

Horrela, sustatzaileei eta enpresei arreta ematen jarraitzen dugu, batez ere egungo egoera honetan krisi- eta ziurgabetasun-egoerei buruzko informazioa, eta bereziki, estatu- eta eskualde-mailan bideratzen ari diren laguntza-tresnei buruzko informazioa eskatzen dutenei  (laguntza sozialak, fiskalak, merkaturatzekoak, aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente-prozesuak -ERTE-, prebentzio-neurriak eta -protokoloak, negozioen dibertsifikazioa egungo ikuspegiaren aurrean, eta abar).

Ere berean, toki-erakundeei laguntza ematen jarraitzen dugu, bai lehendik irekita dauden proiektuetan edo etorkizunekoetan, bai egungo egoeratik sortutako eskaeretan. Programa propioek, eta bereziki LGPrenek, ahal denik eta modurik normalizatuenean jarraitzen dute martxan, bai proiektu partikularretan, bai propioetan, bai lankidetzakoetan. Modu berean, Nafarroako Gobernuarekin hitzarmen-proiektua lantzen jarraitzen dugu, bereziki gaur egungo garaiek eskatzen duten egoerari eragiten dioten sektore guztietan (enplegua, merkataritza, turismoa, ingurumena, eta abar) ahaleginak batuz.

Idazki hau baliatu nahi dugu zuei jakinarazteko zuen esanetara gauzkazuela ohiko posta elektronikoetan eta telefono-zenbakietan, ondorengo estekan: www.cederna.eu/eus.

Espero dugu lehenbailehen itzultzea normaltasunera, eta espero, halaber, Nafarroako Mendiaren garapenean laguntzeko gure konpromisoarekin jarraitzea, orain inoiz baino gehiago.

Por | 2020-04-16T11:12:14+00:00 abril 16th, 2020|Albisteak|Comentarios desactivados en Lanean eta deiak jasotzen jarraitzen dugu