Paseo birtuala Zalduako erromatar aztarnategian barrena, Nafarroako Pirinioetan.

  • Aranzadi Zientzia Elkarteak gune horretara bisita birtuala egiteko aukera ematen duen webgunea jarri du martxan. Aztarnategiaren historiari eta bertan diren aztarnei buruzko informazioa ematen du, baita metropolia zeharkatzen zuen Pirinioetako erromatar galtzadari buruzkoa ere.
  • Aranzadik, webgunearen bidez, eskerrak eman dizkie aztarnategia eta Pirinioetako erromatar galtzada berreskuratzeko proiektuetan esku hartu duten eragile guztiei; Cederna Garalur Elkartea horien artean.

 Kalera irteterik ez dugun eta aisia- eta informazio-modu berriak bilatzen ditugun egun hauetan, Aranzadi Zientzia Elkarteak aukera ematen digu Zalduako erromatar aztarnategia sakonago ezagutzeko, 3Dko birsorkuntzako museo birtualaren bidez. Aztarnategia honako helbidean bisita dezakegu: https://www.zaldua.pyrena.eus/. Gunea gaztelaniaz eta euskaraz dago.

Zalduako erromatar aztarnategia Nafarroako Ekialdeko Pirinioetan dago, Aurizberri eta Auritz artean. Erromatar hiria, K.o. IV. mendearen erdialdera arte habitatua, Asturika eta Burdingala hiriburuak (egungo Astorga eta Bordele) lotzen zituen Iter XXXIV galtzadaren oinean zegoen; halaxe erakusten dute Ibañeta eta Urrobi ibaiaren artean (Longidatik igarotzean) aurkitutako miliarioek.

Egungo aztarnategi arkeologikoak bere baitan jasotzen du hiriaren erdigunea, nekropolia eta antzinako erromatar galtzadaren hondarrak, gaur egun Pirinioetako Erromatar Galtzadaz ezaguna. Galtzada horretan ere lanean ari dira eskualdeko udalekin eta beste erakunde batzuekin; Cederna Garalur Elkartea, kasurako.

Aranzadiren web-orrialdeak aukera ematen du erromatar enklabe horren testuinguru historikora eta bilakaerara hurbiltzeko, baita prospekzio eta kanpaina arkeologikoen bilakaerara ere. Nolanahi ere, web-orrialdea bere museo birtualagatik nabarmentzen da. Besteak beste, galtzadari, termei edo forjari buruzko bideoak, hitzaldiak eta 3Dko birsorkuntzak biltzen ditu, baita kanpainetan aurkitutako hainbat objektu ere, hala nola, lanparak, txanponak, kutunak, jolaserako objektuak eta apaingarriak.

Aztarnategira iristeko informazio praktikoak eta Ekialdeko Pirinioetako eskualdeei buruzko turismo-informazio praktikoak osatzen dute web-orrialdea.

Finean, klik batean gure iraganeko historiari buruz ikasteko eta hartaz gozatzeko ekimen polit bat da.

Argibide gehiagorako:

Por | 2020-04-15T07:28:46+00:00 abril 15th, 2020|Albisteak|Comentarios desactivados en Paseo birtuala Zalduako erromatar aztarnategian barrena, Nafarroako Pirinioetan.